Mankomunitateari aurrera egiten laguntzen dioten proiektuak sustatzen ditugu

Mankomunitateari aurrera egiten laguntzen dioten proiektuak sustatzen ditugu

ALEX LOUSTAUNAU

Egaz Txorierriko gerentea

Alex hamahiru urte baino gehiago daramatza Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuaren arduradun. Aurtengo urteari “oso ona” iritzi dio, eta uste du 2015. urtea “giltzarria” izango dela lana hobetzen lagunduko duten ekintzak garatzeko eta enpresa arteko lankidetza-sareak sustatzeko.

 Nola sortu zen Egaz?

Txorierri haraneko udalen egitasmo gisa sortu zen, eta asmoa zen eskualdean enplegua sustatzea eta enpresei zerbitzu batzuk ematea, lehiakorragoak izan eta nazioartean heda zitezen.

Zein zerbitzu mota ematen ditu?

Pertsonak hautatzeko zerbitzu oso garrantzitsua eskaintzen diegu enpresei. Besteengandik bereizten gara lan-merkatua eta Txorierriko enpresak oso ondo ezagutzen dituzten taldea daukagulako. Horri esker, zuzenean dugu enpresen beharrizanen berri, eta kasu bakoitzerako konponbide egokia eskain diezaiekegu.

Horrez gain, aholkularitza osoa ematen diegu negozio bat sortzeko asmoa izan eta enpresa propioa martxan jarri nahi dutenei, eta lankidetza-proiektuekin lotutako egitasmoak sustatzen ditugu, eskualdeko enpresak hedatzea eta nazioartekotzea ahalbidetzen dutenak.

Zein enpresa eta partikular mota joaten zaizkizue zerbitzu eske?

Oro har, askotariko enpresak etortzen zaizkigu. Hori bai: eskualdeko enpresak kontuan hartuta, batez ere industria-enpresak etortzen dira. Bestalde, lan bila edo negozio propioa abiatu nahian dabiltzanak ere etortzen dira EGAZ Txorierrira.

Zer deritzozu Egazek egiten duen lanari?

Oso lan ona egiten du. Ia 14 urte daramatza martxan eta, egia esan, oso pozik gaude. Urte hauetan guztietan, enpresen beharrizanetara egokitu gara haiei zerbitzu aproposa emateko, modu berritzaile, azkar eta dinamikoan, gainera.

Zer-nolako perspektiba du Egazek datorren urteari begira?

Gure asmoa da berrikuntza-ildo honetan segitzea zerbitzuak ematean, eta eskualdeko enpresentzat erreferente izatea. Gure ustez, metodologia hori funtsezkoa izango da etorkizuneko emaitzak orain artekoak bezain onak izan daitezen.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');