Ikastaroa gaitasunak eta balioak enplegurako

Ikastaroa gaitasunak eta balioak enplegurako

Egaz Txorierrik martxan jarriko du “Balioetan heztea. Zure ibilbidea enplegurantz” ikastaroa, goi-mailako ikasketak bukatuta eta lan-esperientzia urria duten 20 eta 35 urte bitarteko pertsonentzat. Ikastaroak 80 ordu iraungo du, eta diruz lagunduko da oso-osorik. Egaz Txorierriren egoitzan emango da, otsailaren 15etik aurrera.

Ikastaroaren helburua da enplegua bilatzeko ezinbesteko gaitasunak irakastea pertsonei, hala nola proaktibitatea, motibazioa, lantaldean aritzeko gaitasuna eta enpatia. Ikastaroan parte har dezakete goi-mailako prestakuntza-zikloak edo unibertsitateko ikasketak bukatuak dituztenek eta euren lan-arloan oso esperientzia gutxi edo batere ez dutenek.

EgitarauaSaioak hiru astean banatuko dira, eta enpresa- eta coaching-munduan izen handia duten profesionalek emango dituzte. Taldeko dinamiken, autokudeatutako tailerren eta aholku
pertsonalizatuen bidez, hamabi modulu irakatsiko dira.

Besteak beste, honako modulu hauek daude horien artean: Adimen Emozionala, Taldeko Lana, Enplegua Bilatzeko Motibazioa, Sare Sozialak, Sormena eta Ekintzailetasuna. Edukiak astelehenetik ostiralera emango dira, 09:00etatik 14:00etara.

Balioetan heztea ikastaroak Europako Gizarte Funtsaren eta Egaz Txorierriren diru-laguntza jaso du.

Eman izena: empleo@txorierri.eu

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>