II. Bizkaia Orekan Prestakuntza, pymeen oinarrizko enpresa kudeaketa hobetzeko

II. Bizkaia Orekan Prestakuntza, pymeen oinarrizko enpresa kudeaketa hobetzeko

ZER DA?

OINARRIZKO KUDEAKETAN TREBATZEKO PROGRAMA bat da, Bizkaiko iparraldeko enpresei zuzendua

Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Lurralde eta Garapena Sustatzeko Sailak eta BEAZek, sustatzen duten “Bizkaia lehiakorra eta lurraldez orekatua” proiektuaren barruan dago, EGAZ Txorierri eta beste eskualde garapenerako agentziekin elkarlanean, 2018 eta 2019 urteetan “Enpresa kudeaketaren hobekuntza sustatzea” erronkari, eskualdeko mikropyme eta pymeen oinarrizko enpresa kudeaketa hobetzeko. lehentasuna eman diote.

NORI ZUZENTZEN ZAIO?

Kudeaketan erantzukizunen bat duten pyme eta mikropymeetako langileei (plantilla maximoa: 15 pertsona)

NOLA?

Trebakuntza teoriko-praktikoa emateko programa bat da, enpresa bakoitzarentzat pertsonalizatua, eta tutoretza banakatuen bidez ETEen kudeaketa profesionalizatu nahi du.

Programa guztiz independenteak diren lau modulutan banatuta dago, enpresa bakoitzak gehien interesatzen zaion trebakuntza-arloa aukeratu ahal dezan.

Lau moduluetarako programa (kudeaketa estrategikoa, ekonomia-finantzakoa, komertziala eta gizarte sareak) berdin egituratzen da:

  • Bi saio edo lantegi teoriko-praktiko taldean (4 ordu saio bakoitzeko).
  • Banakako tutoretzak (4 ordu enpresa bakoitzeko).

NOIZ ETA NON?

Kudeaketa estrategikoa

Non: Ibaiondo Plaza, 1 – 107 Bulegoa, 48940 Leioa

Noiz:

  • Plan Estrategiko eta Balio Proposamenari buruzko lantegia: azaroaren 6a, asteartea, 15:30-19:39
  • Negozio Eredu eta Kudeaketa Planari buruzko lantegia: azaroaren 8a, osteguna, 15:30-19:30
  • 4 orduko tutoretza banakatua (norberarekin hitzartuko da)

Informaziogehiago

Ekonomia-finantza kudeaketa

Non: Mungialdeko Behargintza (Gamiz Bidea, 30-32, 48100 Mungia

Noiz:

  • Costing eta Pricingari buruzko lantegia: otsailaren 5a, asteartea, 15:30-19:30
  • Diruzaintza eta Balantzeari buruzko lantegia: otsailaren 7a, osteguna, 15:30-19:30
  • 4 orduko tutoretza banakatua (norberarekin hitzartuko da)

Informaziogehiago

Merkataritza kudeaketa

Non: Kurtzio Kultur Etxea (Mendieta, 11, 48600 Sopela)

Noiz:

  • Merkataritza planifikazioari buruzko lantegia: martxoaren 26a, asteartea, 15:30-19:30
  • Merkataritza hazkundeari buruzko lantegia: martxoaren 28a, osteguna, 15:30-19:30
  • 4 orduko tutoretza banakatua (norberarekin hitzartuko da)

Informaziogehiago

Gizarte sareen kudeaketa

Non: Getxolan (Otoño, 1, 48930 Getxo)

Noiz:

  • Marketing eta Komunikazio Digitalari buruzko lantegia: maiatzaren 28a, asteartea, 15:30-19:30
  • Emaitzen Monitorizazio eta Neurketari buruzko lantegia: maiatzaren 30a, osteguna, 15:30-19:30
  • 4 orduko tutoretza banakatua (norberarekin hitzartuko da)

Informaziogehiago

 

IZEN-EMATEA

Enpresek interesatzen zaizkien moduluetan izena eman ahal izango dute.

Plazak Inskripzioak doanekoak izango dira eta eskualdean EGAZ Txorierriren bidez izapidetuko dira. Leku-muga dago (15 plaza ikastaro bakoitzarako) eta erreserba izena emateko ordenari lotua egongo da.

 

IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK 2018KO AZAROAK 3ARTE, LINK HONEN BIDEZ:

IZEN_EMATEA

 

Informazio gehiagorako: EgazTxorierri | T: 94. 453. 6370 | E: egaz@txorierri.eu

 

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>