Maiatzaren 30era arte, suspertu zure enpresa Hazinnova programarekin

Maiatzaren 30era arte, suspertu zure enpresa Hazinnova programarekin

Maiatzaren 30era arte irekita jarraituko du ETEek Hazinnova programan parte hartu ahal izateko epea: doako aholkularitza-zerbitzua da, lana antolatzeko edo zure enpresaren produktu eta zerbitzuak komertzializatzeko metodo berriak ezartzeko.

Une hauetan, enpresa gehienak momentu latzak bizitzen ari direnez eta agertoki berriari aurre egiteko ahaleginak egin behar dituztenez, HAZINNOVA programak tresnak eskaintzen ditu antolakuntza, kudeaketa eta komertzializazioarekin lotutako erronka ez teknologikoak aktibatzeko, erakundeak pentsatzen egon direnak, egungo egoeratik indartuta ateratzeko xedearekin.

 

EZAGUTU HAZINNOVA PROGRAMAK ZURE ERAKUNDEARI EMAN AHAL DION GUZTIA:

  • Duela zenbat ez duzula hausnartzen eskaintzen duzun produktu edo zerbitzuaren inguruan?
  • Bizitzen ari garen egoeraren ostean, gustatuko litzaizuke zure produktua bereiztea merkatu nazionalean edo nazioartekoan?
  • Merkatu berri batean sartzea planteatzen ari zara? Produktu edo zerbitzu berri bat bezeroekin probatu behar duzu merkatura atera baino lehen?

Propuesta comunicacion HazinnovaHAZINNOVA MERKATU BERRIAK INTERESATZEN ZAIZU

  • Zure bezeroek behera egin dute eta salmentak areagotu nahi dituzu?
  • Zure komertzializazio-kanalak optimizatu nahi dituzu?
  • Duela zenbat ez duzula zure marketin-estrategia berrikusten?

Hazinnova_clientesHAZINNOVA BEZEROAK INTERESATZEN ZAIZU

  • Zure banaketa- edo hornidura-katea berrikusi eta hobetu nahi duzu COVID-19aren krisia dela eta?
  • Gastuak eta entrega-epeak murriztu behar dituzu?
  • Zure ibilbide logistikoak optimizatu nahi dituzu COVID-19aren krisia dela eta?

Hazinnova_logísticaHAZINNOVA LOGISTIKA INTERESATZEN ZAIZU

  • COVID-19aren krisiak zure enpresaren organigrama berriro diseinatzera eta barneko funtzionamendua berriro definitzera behartu zaitu?
  • Egoera berria dela eta plantillaren denbora-plangintza berria egin behar izan duzu zure beharretan oinarrituta, eta laguntza behar duzu?

Hazinnova_personasHAZINNOVA PERTSONAK INTERESATZEN ZAIZU

  • Laguntza behar duzu barneko prozesu berria diseinatzeko?
  • Ez duzue zuen erakundearen barneko prozesuen efizientzia ezaren berri eta ez dakizue nola jorratu horiek hobetu eta efiziente bihurtzeko aldaketak?
  • Enpresaren arazo konplexuenei begira konponbide desberdin, berritzaile, azkar eta eraginkorrak lortu nahi dituzue, taldearen parte-hartze handiagoarekin?

Hazinnova_procesos_internosHAZINNOVA BARNEKO PROZESUAK INTERESATZEN ZAIZU

  • Enpresaren bulegoak edo tailerra desordena-egoera handian dago eta efizientzia kaltetzen ari da (dokumentazioaren bilaketa, lan errepikatuak…)? Aholkularitza behar duzu 5S metodologia aplikatzeko?
  • Bizitzen ari garen ezohiko egoerak agerian utzi du enpresaren ekipamendua mantentzeko oinarrizko sistema bat berrikusi, hobetu edo ezartzeko beharra?

Hazinnova_produccionHAZINNOVA EKOIZPENA INTERESATZEN ZAIZU

  • Zuk erregistratutako marken alderdi grafikoa aldatu duzu Europar Batasunaren mailan, komertzializatzen dituzun edo komertzializatu nahi dituzun produktu edo zerbitzuei dagokienez, eta ez duzu zure erregistroa eguneratu?
  • Zure produktu edo zerbitzuak areagotu dituzu marka bat erregistratu zenuenetik Europar Batasunaren mailan, eta ez duzu erregistroa eguneratu?
  • Itxurak balio erantsia gehitzen dien produktu berriak dituzu eta interesatzen zaizu diseinua Europar Batasunean erregistratzea egindako inbertsioa errentagarri bihurtzeko?

Hazinnova_marcas_diseñoHAZINNOVA MARKAK ETA DISEINUAK INTERESATZEN ZAIZU

Horiek adibide batzuk besterik ez dira. Baldintza hauek betetzen dituen ETE bat bazara:

  • Ez bazara Innobideak eta Hazitek programen onuraduna izan 2016, 2017 eta 2018 urteetan, edo soilik Innobideak-Kudeabide Konstrastea eta/edo Innobideak-Kudeabide 2A fasekoa izan bazara.
  • Produktu, prozesu, marketin edo antolakuntzan berrikuntza ez teknologikoa dakarren erronka bat identifikatu baduzu.
  • Zure enpresa suspertu nahi baduzu.

HAZINNOVA ZURE PROGRAMA DA

  • Eman zure erronkaren berri maiatzaren 30era arte.
  • Konponbidea diseinatuko dugu eta abian jarriko dugu uztailaren 21a baino lehen.
  • Irailaren 30era arte izango duzu hura burutzeko eta emaitzak lortzeko.

Captura de pantalla 2020-05-12 a las 12.41.26

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan gurekin:

Ana Sonia Elorriaga |  aselorriaga@txorierri.eu | 94 453 63 70

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>