Hazilanen zortzigarren edizioa urtarrilean hasiko da. Horren helburua izango da pertsonei telekomunikazio eta informatika instalazioak eta mantenua egiten irakastea

Hazilanen zortzigarren edizioa urtarrilean hasiko da. Horren helburua izango da pertsonei telekomunikazio eta informatika instalazioak eta mantenua egiten irakastea

2019ko urtarrilaren 21ean, EGAZ Txorierrin Hazilan proiektuaren zortzigarren edizioa hasiko da. Bertan, honako hauek landuko dira: konpetentzia pertsonalen garapena eta sareak instalatu eta mantentzeko prestakuntza teknikoa. Ikastaroa % 100ean dago diruz lagunduta eta 10 plaza daude eskuragarri. Hain zuzen, 20 eta 44 urte arteko langabeei zuzentzen zaie, telekomunikazio edo informatika adarreko goi-mailako graduren batean titulua dutenei.

Proiektua 2019ko urtarrilaren 21etik apirilaren 5era garatuko da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Ikastaroa % 50ean finantzatzen dute Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik, eta guztira 80 ordu izango dira konpetentziak eta gaitasun teknikoak lantzen. EGAZ Txorierriren egoitzan, Sondikan, egingo da. Bilatuko den helburua honako hau da: gaitasun pertsonalak eta sareak instalatzen eta mantentzen prestakuntza teknikoa eskuratzea. Horrez gain, 200 praktika ordu egingo dira Sermico enpresan, eta kontratua lortzeko aukerak oso altuak dira.

Izen-emateak zabalik daude. Horretarako, bete ezazu formulario hau, deitu 944 53 63 70 telefonora edo idatzi egaz@txorierri.eu helbidera.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>