Hazilanen, goi-mailako prestakuntza duten pertsonentzako gaitasun pertsonalak indartzeko proiektuaren, beste edizio bat amaitu da

Hazilanen, goi-mailako prestakuntza duten pertsonentzako gaitasun pertsonalak indartzeko proiektuaren, beste edizio bat amaitu da

Hazilan Europako Gizarte Funtsaren eta EGAZ Txorierriren diru-laguntza jasotzen duen proiektu bat da, eta aste hauetan egin da EGAZ Txorierrin. Gaitasun pertsonalak indartzeko proiektu bat da, eta hainbat arlotako goi-mailako prestakuntza duten pertsonek parte hartu dute: haur-hezkuntza, arkitektura, zuzenbidea, ingeniaritzak… Horiek guztiak “ahalmen handiko pertsonak dira eta, batik bat, beren balioa praktikan jartzeko gogoa dute”.

Kasu honetan, José María Bilbao (ITP Training Manager) jaunaren lankidetza izan da. Parte-hartzaileei beren buruak gainditzeko erronka egin die eta formatuaren helburuak berretsi ditu; “lan-merkatuaren aurrean, ekintzara konfiantzaz, segurtasunez eta ausardiaz igaro” behar da.

Prestakuntza amaitu ondoren, parte-hartzaileak prest daude enpresetan programak eskaintzen dituen praktikak egiteko. Izan ere, programaren azken xedea da kalitatezko laneratzea lortzea.

Hazilanek kontuan hartzen du “gaitasun pertsonal eta profesionalak” curriculumean ematen diren ezagutzak bezain garrantzitsuak direla. Horregatik, motibazio-saio, taldeko dinamika sortzaile eta berritzaile (‘Lego Serious Play’ bezalako metodologiekin) eta orientazio pertsonalizatuaren bitartez, prestakuntzak lagundu egiten dio pertsona bakoitzari bere ahalmen guztia aprobetxatzen.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');