Hazilanen edizio berrian izena-emateko epea hasi da, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko eta enpresetan praktikak egin ahal izateko

Hazilanen edizio berrian izena-emateko epea hasi da, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko eta enpresetan praktikak egin ahal izateko

eusk_webPertsonak lan-merkatuak eskatzen dituen gaitasun sozial eta profesionaletan prestatzea eta lortu nahi duten lanpostuan esperientzia hartzen laguntzea, neurrira egindako praktikaldi baten bidez, tutoretza eta guzti. Helburu horrexekin hasiko da, urriaren 7an, Hazilan programaren beste edizio bat. Goi mailako prestakuntza duten 20 eta 44 urte bitarteko langabeak aktibatzeko programa bat da, eta sei bat hilabete iraungo du.

Izen-ematea irekita dago, eta EGAZ Txorierrin egin daiteke. Han emango da programaren prestakuntza-fasea, urriaren 7tik 28ra, 09:00etatik 14:00etara.

Ikastaroa erdi bana finantzatu dute Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik, eta guztira prestakuntza integraleko 80 ordukoa izango da. Prestakuntza praktikoa izango da, eta pertsonaren gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzeari eta lan-merkatuan kokatzeari begirako alderdi guztiak landuko dira.

Gainera, 15 orduko banakako tutoretzak emango dira, banan-banango segimenduarekin, helburua finkatzeko eta pertsonaren prozesuaren eboluzioa baloratzeko. Ondoren, “Kokatu” fasean praktikak egin ahal izango dira sektoreko enpresetan, 2 eta 6 hilabete artekoak.

IZENA-EMAN! 

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>