HAZILAN proiektuaren bederatzigarren edizioko parte-hartzaileek praktikak hasi dituzte Lointek enpresan

HAZILAN proiektuaren bederatzigarren edizioko zortzi parte-hartzaileek gogor egin dute lan euren gaitasun pertsonalak garatzeko eta, apirilaren 23an, praktikak hasi zituzten Lointek enpresan. Enpresa horrek industria-ekipo handiak diseinatu eta fabrikatzen ditu.

Han, tutore bat izango dute, enpresan zer egin behar duten azaltzeko. Hodia xafla automatizatura soldatzeko teknika irakatsiko die.

Ikastaroak % 100eko diru laguntza du (% 50 Europako Gizarte Funtsa eta % Egaz Txorierri), eta goi-mailako titulu bat duten eta langabezian dauden 20 eta 44 urte arteko pertsonei zuzentzen zaie. Guztira zortzi pertsonak bukatu zuten alderdi teorikoa, “ilusioz eta gogoz”; hala ere, Enekok aitortzen du prestakuntza hasi aurretik “zalantzak” zituela, nahiz eta esan duen ikastaroak “nabarmen gainditu dituela” aurretik zituen espektatibak.

Orain, Lointek enpresak lan-merkatura itzultzeko aukera emango die; horretarako, 200 orduko praktikaldia egingo dute, ekainera arte, kontratu bat eskuratzeko benetako aukerekin.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>