Hazilan egitasmoaren azken edizioko parte-hartzaileak hasi dira enpresetan praktikak egiten

Hazilan egitasmoaren azken edizioko parte-hartzaileak hasi dira enpresetan praktikak egiten

Otsailean eta martxoan, hainbat gaztek prestakuntza jaso zuten EGAZ Txorierrin, Hazilan egitasmoaren barnean. Prestakuntza horren helburua zen haien zeharkako gaitasunak hobetzea eta, batez ere, haien gaitasun pertsonalak identifikatzea eta indartzea; izan ere, curriculum akademikoan agertzen ez badira ere, garrantzitsuak dira enplegua bilatzeko garaian. Orain, prestakuntza-aldia amaitu ondoren, egitasmoari laguntzen dioten enpresetan praktikak egiteko eskaera egin zuten parte-hartzaileen % 80 horretan ari dira; besteak beste, Cramix eta Azti Tecnalia enpresetan. Gainera, parte-hartzaileetako bat kontratatuta sartu da enpresa batean, eta beste batek Txorierri Beka eskuratu du, bederatzi hilabetez praktikak egiteko.

web_hazilan3Ikastaro horren % 50 Europako Gizarte Funtsak finantzatu du eta beste % 50 EGAZ Txorierrik, eta Goi Mailako Heziketa Zikloa edo Unibertsitate Gradua egina duten 20 eta 44 urte bitarteko langabetuentzat antolatu da. Aldez aurreko prestakuntza 95 ordukoa izan zen, eta gaitasun pertsonalak identifikatu eta landu zituzten. «Zeure buruari buruz hausnartzen laguntzen dizute, baita gainerakoei ematen diezun irudiari buruz ere», azaldu zuten parte-hartzaileek prestakuntza-aldia amaitu ondoren.

 
 
web_hazilan_legoIldo horretan, gauzatutako jardueren artean, azpimarratzekoa da LEGO Serious Play-ren dinamiketako bat. Horren bidez, beren nortasuna eta helburuak osatu behar zituzten piezekin, eta ondoren «elkartu, zeinen gertu zeuden ikusteko».

Motibazio- eta sormen-saio horiek dira Hazilan egitasmoaren oinarrietako bat, eta horien helburua da parte-hartzaileei laguntzea «beren trebetasunak indartzen eta praktikan jartzen».

 
 
web_hazilan_2Horrez gain, taldeko dinamikak ere nabarmendu zituzten. Dinamika horiei esker, elkarrekin hitz egin, elkar ezagutu eta «beldur eszenikoa galdu» dute. «Dinamikak baliagarriak izan dira elkar hobeto ezagutzeko eta geure burua ezagutarazten ikasteko; esaterako, minutu batean geure burua saltzen ikasi dugu, ‘speed-dating’ erako hitzorduetan bezala», azaldu zuten parte-hartzaileek. Asko eskertzen zuten, halaber, «lan-elkarrizketetan egiten diren galderen erakoak» landu izana.

 
 
Parte-hartzaileen esanetan, prestakuntzak balio izan die langabezia-egoerari buruzko ikuspegia aldatzeko eta hausnarketarako aldi gisa ikusteko: «zer nahi dut, eta zer behar dut nahi dudan hori lortzeko».

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>