Hautatze-prozesuak Egaz Txorierriren bidez kudeatzen ditugunetik, askoz errazagoa eta azkarragoa da

Hautatze-prozesuak Egaz Txorierriren bidez kudeatzen ditugunetik, askoz errazagoa eta azkarragoa da

Carlos Ugarte Garagalza Aberekin zentroko zuzendaria da. Duela hainbat urtetatik zuzentzen du behi-aziendaren intseminazio artifizialerako zentro hau. Derioko Parke Teknologikoan dago eta bost kontinenteetara banatzen du bere produktua. Duela urtebete baino gehiago hasi zen Carlos Egaz Txorierrik eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzen: hautatze-prozesuak, Global Training bekak eta kontrataziorako laguntzei buruzko informazioa. Hori dela eta, “Ezagutu, hautatzeko” egitasmoan parte hartzea proposatu ziotenean, ez zuen zalantzarik izan.

Nola ezagutu duzu “Ezagutu, hautatzeko” gazte-orientaziorako programa? Programa horrek, enpresatako egonaldien bidez, lanaldi bat bertan egiteko aukera ematen die gazteei, etorkizuneko lan-aukeraketan lagungarri izan dezaten.

Egaz Txorierriko Isabelek bidalitako jakinarazpen baten bidez ezagutu nuen, eta lehenengoz parte hartzera animatu ginen.

Zure ustez, zertan laguntzen dio ikasle bati goiz bat enpresa batean emateak?

Egia esanda, uste dut oso ideia ona dela. Lehengoan, enpresako hainbaten artean komentatu genuen, eta denok gentozen bat: nahi genukeen gure garaian halako aukera izan bagenu. Adin horretan ez dakizu oso ondo nora jo: zientzien, letren edo teknologien arlora. Eta zerbait ezagutzeak mesede egiten du.

Zure ustez, zein dira gaur egun lan-munduan sartzeko gaitasun garrantzitsuenak?

Garrantzitsuena ez da prestakuntza hobea edo kaskarragoa izatea, jarrera baizik. Lanerako jarrera izan behar da, eta lan horren beharretara egokitzeko ahalmena.

Nola ikusi duzu egonaldia egin duen ikaslea?

Gogo handia duen mutil bat da. Nirekin ez ezik, laborategiko arduradunarekin ere hitz egin du. Galdera asko egin dizkigu: antzematen zaio ardura handia duela, eta galderak egiteko eta arloko gauza gehiago ezagutzeko gogoz etorri dela, lanbide hau interesatzen zaion ala ez jakite aldera.

Beste enpresaren bati gomendatuko zenioke parte hartzeko?

Nire ikuspegitik, enpresa-mailan, antolaketen oinarrizko egitekoa izango beharko lukete horrelako ekintzek. Ikasleei ateak zabaltzea (karrera bat ikasten hasi aurretik enpresa baten funtzionamendua ezagutu eta lanbide zehatz baten inguruan gehiago jakiteko) ezinbesteko esperientzia iruditzen zait, etorkizuneko prestakuntzaren inguruan erabaki garrantzitsuak hartu aurretik.

Zer iritzi duzu Egaz Txorierriren hautatze-prozesuei buruz?

Egaz Txorierri ezagutu eta hautatze-prozesuak nola jorratzen dituzten jakin aurretik, Aberekinen ohiko mekanismoen bidez hautatzen genituen langileak: iragarki bat jartzen genuen eta elkarrizketak egiten genituen lanposturako. Baina, horrek ez daukagun denbora eskatzen du. Hautatze-prozesuak Egaz Txorierriren esku utzi genituenetik, askoz errazagoa eta azkarragoa da. Hautatutako pertsonen gaitasun-testa oso lagungarria da: pertsona interesgarrienak eta egokienak geratzeko iragazkiak dira, elkarrizketa bi edo hiru pertsonari besterik ez egiteko.

Beste prozesuren batean ere lan egin duzu Egaz Txorierrirekin?

Egia esanda, bai. 2014. urtearen erdialdera Global Training-en berri zian genuen, Egaz Txorierriren bidez. Oso ideia berritzailea eta interesgarria iruditu zitzaigun, eta esportatzeko joera handia duen enpresa garenez, oso garrantzitsua iruditu zitzaigun aukera jori jorratzea.

Lehenik, gehien interesatzen zitzaizkigun merkatuak aztertu genituen, eta ikusi genuen Filipinetan ez genuela aurrerapen handirik egin. Filipinetan gazte ugari bizi da; beraz, jomuga apropostzat hartu genuen.

Aurrerago eta profila zehaztu ondoren, Egaz Txorierrik lan itzela egin zuen, profila betetzen zuten pertsonak bilatzeko eta hautatzeko. Azkenik, elkarrizketa pertsonalak egin ostean, denon artean hautatu genuen pertsona. Albaitaria da: Amaia Goitia.

2015eko urtarrilean, Amaia Filipinetara joan zen, eta Filipinetan bertan eta herrialde mugakideetan bisitaldiak, hitzaldiak eta konferentziak egiten ari da.

Kontratazioak unean-unean egiten dira ala praktikak egiten dituztenek enpresan lan-ibilbidea garatzeko aukera izaten dute?

Esan dezakegu Aberekinen langileen % 50 bekekin edo praktika-kontratuekin hasi zela lanean. Praktikak egiteko aukera oso ideia ona da; izan ere, pertsona hori 4 edo 5 hilabetez gurekin aritzeak aukera ematen du ikusteko ondo lan egiten duen eta ondo egokitzen ote den. Uste dut kanpoko norbait kontratatzea baino hobe dela.

Gainera, barne-sustapena baliabide egokia da. Orain laborategian edo salmenta-agente dabiltzan batzuk hasieran kortetan aritu ziren.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');