Urriaren 16an hasiko da Hazilanen 14. edizioa, beharrezko prebentzio-neurri guztiekin, proaktibotasuna bezalako trebetasunetan prestatzeko kalitatezko laneratzea lortzeko xedearekin

Urriaren 16an hasiko da Hazilanen 14. edizioa, beharrezko prebentzio-neurri guztiekin, proaktibotasuna bezalako trebetasunetan prestatzeko kalitatezko laneratzea lortzeko xedearekin

Lana bilatzeko orduan, curriculum akademikoa bezain garrantzitsuak dira proaktibotasuna, ekimena, inplikazioa eta talde-lana. Trebetasun horiek guztiak goi-mailako titulazioa duten eta langabezian dauden  gazteekin lantzeko, abian dago EGAZen Hazilan proiektuaren 14. edizioa, % 100 diruz lagundua eta % 50ean finantzatua EGAZ Txorierriren eta Europako Gizarte Funtsaren eskutik.

Betiko moduan, ikastaroa aurrez aurrekoa izango da, eta beharrezko prebentzio- eta higiene-neurriak hartuko dira. 80 prestakuntza-ordu izango dira, eta motibazio-saioen eta coaching tekniken bidez, taldean landuko dira hainbat trebetasun pertsonal eta profesional.

Beraz, programan parte hartuko duten 20 eta 44 urte arteko lagunek beste trebetasun pertsonalagoak ere gehituko dituzte euren prestakuntza akademikoan; horiek ez dituzte curriculum profesionalek jasotzen, baina besteak bezain garrantzitsuak edo garrantzitsuagoak dira enpresa bateko taldean sartzeko.

Parte-hartzaileek laguntza pertsonalizatua izango dute modu indibidualean prestatzeko euren laneratze-ibilbideak, baliabideen bilaketa eta enpresetako praktikak.

Horrekin, programak euren potentziala baliatzen eta teknika, ezagutza eta esperientzia berriak eskuratzen lagunduko die, eta, horren bidez, euren ibilbidea garatu eta euren helburu profesionala lortu ahalko dute.

Interesdunek izena eman dezakete esteka honetan:

Izena emateko orrialdea

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>