Hamabost bat pertsonak proekintzailetasunari eta beste gaitasun batzuei buruzko prestakuntza jaso dute Hazilan ekimenaren zortzigarren edizioan; prestakuntza hori osatzeko, kalitatezko lanpostuak lortzeko praktikak egingo dituzte

Hamabost bat pertsonak proekintzailetasunari eta beste gaitasun batzuei buruzko prestakuntza jaso dute Hazilan ekimenaren zortzigarren edizioan; prestakuntza hori osatzeko, kalitatezko lanpostuak lortzeko praktikak egingo dituzte

Proekintzailetasuna, talde-lana, ekimena, inplikazioa, egoten jakitea eta, azken finean, jarrera egokia, curriculum akademikoa bezain garrantzitsuak dira lan-munduan. Goi-mailako tituluren bat duten eta langabezian dauden gazteekin gaitasun horiek lantzeko, martxoaren 13an EGAZ Txorierrik Hazilan proiektuaren zortzigarren edizioa antolatu zuen, Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik diruz lagunduta.

Laurogei ordu iraun zuen prestakuntzak: motibazio-saioen eta coaching-tekniken bidez, hamabost pertsonen talde batek gaitasun pertsonal eta profesionalak landu zituzten. Taldeko kideen profil akademikoak oso desberdinak ziren, eta arlo hauetako prestakuntza zuten: Administrazioa eta Enpresen Zuzendaritza, Analisia eta Kalitate Kontrola, Kirol Jardueren Animazioa, Arte Grafikoak, Bideo-jokoen Sorkuntza eta Garapena, Zuzenbidea, Industria Ingeniaritza, Diagnostiko Klinikorako Laborategia, Kazetaritza eta Komunikazioa, Psikologia, eta Bidaiak eta Ekimenen Kudeaketa.

Prestakuntza akademikoaz gain, orain beste gaitasun batzuk ere izango dituzte, pertsonalagoak. Curriculumetan ez dira gaitasun horiek agertzen normalean, baina oso garrantzitsuak dira enpresa bateko talde batean sartzean.

Hala, prestakuntzaren bidez pertsona bakoitzak bere potentzial osoa erabili ahalko du eta hainbat teknika eta ezagutza barneratuko ditu, enpresei hobeto azaldu ahal izateko zergatik kontratatu behar dituzten.

Prestakuntza hori osatzeko, 200 orduko praktikaldia egingo dute, euren talentua eta ikasitako guztia erabiltzeko; izan ere, ikastaroaren azken xedea kalitatezko lanpostuak lortzea da.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>