Gehien balioesten diren eta unibertsitateak sustatu beharreko gaitasun profesionalak

Gehien balioesten diren eta unibertsitateak sustatu beharreko gaitasun profesionalak

Krisiak sortutako egungo egoera dela eta, aldatu egin dira enpresek gehien balioesten dituzten gaitasunak eta unibertsitate-prestakuntzarekin duten koordinazioa. Orain garrantzi handiagoa ematen zaie, besteak beste, hizkuntzei, jokabide etikoari, iniziatibari eta sare sozialak erabiltzen jakiteari, hots, ikasgeletan ikasten ez diren alderdi praktikoei. Artikulu honetan azpimarratzen da beharrezkoa dela prestakuntza akademikoa lan-eskarira eta enpresek gehien balioesten dituzten gaitasun profesionaletara egokitzea. Era berean, azpimarratzen da garrantzitsua dela gaitasun pertsonalak eta hizkuntzen maila ezagutzeko testak egitea.

Ikasten dugunean hainbat jakintza teoriko barneratzen ditugu. Prestakuntza oso bat lortu nahi da, eta helburua da prestakuntza hori baliagarria izatea etorkizun profesionalerako. Alabaina, ez da beti horrela izaten. Gaitasun Profesionalen Nebrija Institutuak eta Nebrija Business School-ek ikerketa bat egin zuten, “Enpresetan gehien eskatzen diren gaitasun profesionalak” izenekoa, eta bertan zehatz-mehatz adierazten da enpresek zer nahi duten eta zer balioesten duten gehien euren langileengan. Ikerketak badu bere balioa; izan ere, zuzendari nagusiek eta giza baliabideetako arduradunek emandako erantzunak ditu oinarri.

Haien esanetan, eta ondorio gisa, unibertsitateak eta enpresek koordinazio handiago izan behar dute. Prestakuntza ez ezik, lana bilatzean behar diren gaitasun osagarriak ere ikasi behar dira, eta horiek askotan ez dira ikasgeletan irakasten. Hori dela eta, ikerketa honek zenbait gako eman ditu, “prestakuntza-eskaintza lan-merkatuko benetako beharretara egokitzeko”.

Kalitatearen Ebaluazio eta Akreditaziorako Agentzia Nazionalak (ANECA) “Gaitasunen eztabaida” izeneko ikerketa egin zuen, eta bertan zenbait unibertsitate-ikasleren iritziak jaso zituen honako hauen inguruan: euren benetako gaitasunak, aukera profesionalak eta hautemandako gabeziak. Ikerketa horretan, gazteek diote “nolabaiteko desilusioa izan dutela unibertsitate-ikasketekin, ikusi baitute euren errendimendu profesionalek ez dutela bat egiten sortutako aukerekin”, eta kritikatu egin dute “titulitisa”; izan ere, “behartu” egiten dituzte goi-mailako ikasketak egitera eta gero, hala ere, ez dute lanik lortzen.

Gero eta gehiagok diote hori guztia lehenago jakin izan balute ez liratekeela unibertsitatera joango, edo Lanbide Heziketako ikasketak egingo lituzketela. Halaber, uste dute ikasketa-planak “zaharkituta” daudela; izan ere, “teoria gehiegi” dute eta “hiruzpalau irakasgaitan baino ez da benetako prestakuntza ematen”. Kexu dira irakasgai praktikoak falta direlako.

Gehien balioesten diren gaitasun profesionalak:

  • Jokabide etikoa.Foto las competencias profesionales
  • Iniziatiba, barne-ekintzailetza, sormena eta berrikuntza.
  • Norbanakoaren garapenak motibatzea.
  • Adimen emozionala.
  • Bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko kontziliazioa.
  • Aniztasuna kudeatzea, kulturaren, generoa, arraza eta adina kontuan hartuta.
  • Aldaketa kudeatzea (malgutasuna, balio-aniztasuna).
  • Komunikazioa 2.0.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');