Gazteak itzultzeko, eta gazteak eta 45 urtetik gorakoak edo laneratzeko zailtasun bereziak dituztenak kontratatzeko laguntzak

Gazteak itzultzeko, eta gazteak eta 45 urtetik gorakoak edo laneratzeko zailtasun bereziak dituztenak kontratatzeko laguntzak

Gazteak, 45 urtetik gorakoak edo laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatu nahi dituzten enpresek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako hainbat kontratazio-laguntza eskuratu ahal izango dituzte. Laguntza horiek EGAZ Txorierrik kudeatu eta izapidetzen ditu.

14.000 eurora arte 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzeagatik

Irailaren 13ra arte, irekita egongo da Bizkaiko enpresentzat Lan Berri programaren barruan 45 urtetik gorako langabeak, luzaroko langabeak, desgaitasuna duten pertsonak edo bazterkeria arriskuan daudenak kontratatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimen horren helburua da Bizkaiko lurralde historikoan laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna bultzatzea. Hala, orientazioa, taldeko prestakuntza, bitartekaritza eta txertaketa barnean hartzen dituen lan-trebakuntza sustatzeko partidez gain, kontrataziorako laguntzak ere emango dira, 14.000 eurora artekoak urtebeteko kontratuetarako edo kontratu luzeagoetarako, eta 7.000 eurora artekoak sei hilabeteko kontratuetarako.

Informazio gehiago

7.000 eurora arte Bizkaian gazteak kontratatzeagatik

Halaber, irailaren 13ra arte irekita egongo da Bizkaiko enpresentzat Bizkaiko Foru Aldundiaren “Gazteen enplegagarritasuna sustatzea 2019” programaren barruan 30 urte arteko gazteak kontratatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea.

Dirulaguntzen zenbatekoa 7.000 eurora artekoa izan ahalko da. Programa horren helburua honako kontratu mota hauek babestea da: gutxienez hamabi hilabeteko iraupeneko kontratuak, kontratu mugagabeak eta orientazio, taldeko prestakuntza eta bitartekaritzako ibilbideren bat egin duten gazte langabeei zuzendutako prestakuntza eta ikaskuntza-kontratuak.

Informazio gehiago

12.000 eurora arte gazteak itzultzea sustatzen duten kontratuengatik

Horrez gain, urriaren 18ra arte, Euskal Herriko enpresek gazteak itzultzeari lotutako laguntzak ere eskatu ahal izango dituzte, kontratua egin aurretik gutxienez 12 hilabete kanpoan lanean edo bizitzen izan diren 35 urtetik beherako pertsonak kontratatzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura badute (Euskadin jaioa izatea, bertan aurrez aurreko ikasketak egin edo titulazioren bat eskuratzea, edo Euskadin gutxienez bi urtez bizi izana bertatik atera baino lehen).

Laguntza-programa hori Eusko Jaurlaritzak sustatu eta Lanbidek kudeatzen du. Bertan, 12.000 eurora arteko laguntzak jasotzen dira kontratu mugagabeengatik, eta 9.600 eurora artekoak 12 hilabetekoengatik. Horrez gain, kontratatutako gaztearentzako lekualdatzeko laguntzak ere jasotzen dira.

Kontratuek azaroaren 12a baino lehen formalizatuta egon behar dute.

Informazio gehiago

9.000 eurora arte Lehen Aukeragatik

Urriaren 31ra arte, irekita egongo da, halaber, euskal enpresek EAEn erroldatutako gazte langabeak (30 urtetik beherakoak) kontratatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea, Lehen Aukera 2019 programaren barruan. Ekimenaren helburua kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzea da, lan-esperientzia eskuratzearen bidez, baita lan-munduan finkatzen laguntzea ere.

Egingo den kontratu motaren arabera (mugagabea edo praktiketakoa), dirulaguntzak 9.000 eurora artekoak (kontratu mugagabeen kasuan), 4.500 eurora artekoak (urtebetetik beherako kontratuen kasuan) eta 7.200 eurora artekoak (12 hilabeteko kontratuetarako) izango dira. Zenbateko horiek % 10 areagotuko dira emakumeak azpiordezkatuta dauden lanbideetan emakumeak kontratatzen diren kasuetan; lanbide horiek taula batean argitaratuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean.

EGAZ Txorierrik laguntzak kudeatzen eta izapidetzen lagunduko die enpresei. Hala nahi duten enpresek eskaintza aurkeztu ahal izango dute EGAZen bidez, eta kontratua gauzatu ondoren, laguntza-eskaeraren eranskina aurkeztu ahalko dute EGAZen edo Lanbideren bulegoetan. Kontratuak 2019ko urriaren 31n hasi, lanaldi oso edo partzialekoak izan (ez dira inola ere ezarritako lanaldiaren % 70 baino gutxiagokoak izango) eta kontratatutako pertsonaren ikasketa- edo prestakuntza-mailarekin bat etorriko dira. Praktiketako kontratuak gutxienez 6 hilabetekoak izango dira.

Informazio gehiago

Horrez gain, gutxi barru, Derioko Planaren barneko kontrataziorako laguntzen deialdia ere aterako da, bertako herritarrak kontratatzea xede duena. Gaztedi Txorierri Plana (Bizkaiko Foru Aldundiarena) eta Txorierriko Mankomunitatearena ere laster aterako dira; horien helburua da eskualdeko udalerrietako edozeinetan erroldatutako 30 urtetik beherako gazteen kontratazioa sustatzea.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>