Garatu zure nazioarteko proiektua Global Training bekei esker

Garatu zure nazioarteko proiektua Global Training bekei esker

Martxoaren 13ra arte aurkez daitezke Global Training 2017 nazioartekotze-beken programan parte hartzeko proiektu hautagaiak. Eusko Jaurlaritzak eta Garapenek sustatzen dute programa, eta Egaz Txorierrik ere parte hartzen du duela sei urte abian jarri zenetik. LKS, ITP, Cobra, Aberekin, ZIV, Uriarte Safibox eta Sisteplant enpresek, besteak beste, parte hartu izan dute beken nazioarteko programa honetan, eta 40 proiektu baino gehiago gauzatu dituzte.
Programaren helburua da gazte langabeak prestatzea, harrerako erakunde gisa programan parte hartu nahi duten atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak eginez. Parte-hartzaileek 30 urte eduki behar dituzte gehienez, eta unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketa izan behar dute. Programan parte hartzen duten enpresa eta erakundeek, bestalde, beren nazioarteko proiektuetan sakontzeko edo garatzeko aukera izango dute gazte profesionalen parte-hartzeari esker. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak oso-osorik finantzatzen du beka, sei hilabetez, eta Egaz Txorierrik prestakuntza handia duten, hizkuntzak dakizkiten eta, batez ere, gogoz eta ilusioz beterik dauden gazteak jartzen ditu enpresen esku.

Lanerako gaitasuna eta ikasteko gogoa

Iaz emandako 60 beken onuradunetako bat Deriokoa izan zen: Ane Insua gaztea hautatua izan zen Kanadako Aberekin enpresan teknikari komertzial gisa lan egiteko eta sustapen genetikoari babesa eta bultzada emateko. Hain zuzen ere, Kanada mundu osoko erreferentea da behi-esnearen sektorean. Elkarrizketa batean adierazi zigunez, kasualitatez izan zuen Global Training beken berri, eta bere “bizitza profesionala goitik behera aldatzeko aukera paregabea” iruditu zitzaion. “Nire lehiakortasun profesionala hobetzeko eta izugarri erakartzen ninduen sektore bat sakonago ezagutzeko aukera emango zidan”, esan zuen.

“Beka hauek laguntza handia ematen dute gazteak prestatzeko enpresaren etorkizunera begira; izan ere, langileak berritu egin behar dira pixkanaka, eta gazteek ideia eta ikuspegi berriak izaten dituzte”, nabarmendu du Aberekin enpresako Jordi Farrék.

becas-global-trainig-aberekin-egaz-txorierri-1

Ane hautatzean, garrantzizkotzat jo zen lanerako gaitasuna zuela, baina erabakigarriena izan zen ikasteko gogoa zuela eta konfort-zonatik ateratzeko prest zegoela. Kanadara joan behar zuen 10 hilabetez, ezezaguna zitzaion arlo batean lan egitera, baina horrek ez zuen beldurtzen, motibatu baizik. Gainera, Anek hainbat hizkuntza dakizkienez, Global Training beka lortzeko aukera izan zuen. Dena den, aukera izatea ez da nahikoa; ausartu egin behar da pauso hori ematera.
Ipar Amerikara joan aurretik, Anek hilabete eman zuen ganadutegiak bisitatzen Aberekineko komertzialekin batera. Horri esker, jarduera hobeto ezagutu zuen, bere zeregin berria arrakastaz bete ahal izateko.
Kanadan egiten ari den lana ikusita, Aberekinek beka amaitu ondoren Ane kontratatzeko asmoa dauka.

Zure enpresak programa honetan parte hartzeko interesa badu, jar zaitez harremanetan Egazekin. Proiektua aurkezteko prozesu osoa kudeatzeko aholkularitza eta laguntza emango dizugu. Informazio gehiago.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>