Gaiker: «Benetako inpaktua eragin behar dugu gure bezeroen ekonomian, teknologia iraunkorren bitartez eta lehiakortasuna handituz»

Gaiker: «Benetako inpaktua eragin behar dugu gure bezeroen ekonomian, teknologia iraunkorren bitartez eta lehiakortasuna handituz»

Gaiker 1985ean jaio zen, industria-birmoldaketa betean, Euskal Autonomia Erkidegoa aurrez inoiz gertatu ez bezalako atzeraldi ekonomiko batean zegoela.

Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean, aholkularitza estrategikoan espezializatutako enpresa sorta bat sortu zen; besteak beste, Gaiker, enpresa-ehun kolpatua konpontzeko eta tradiziokoaz bestelako sektoreetan negozio-aukera berriak hauteman eta sortzen laguntzeko asmoz.

Hogeita hamar urte igaro ostean, Gaikerrek ekarpen nabarmena egiten dio oraindik ere Euskadiko enpresen garapen teknologikoari eta lehiakortasunari, erreferente den hiru ezagutza-arloetan: bioteknologia, ingurumena eta material plastikoen eta konpositen garapena. Gaur egun, zientzietako (biologia, ingeniaritza, kimika…) 100 espezialista baino gehiago ditu bere langileen artean, baita saiakuntza-laborategi aurreratu bat ere; horiei esker, hobekuntzak egin ditzakete hirugarren enpresa batzuen ekoizpen-prozesuetan, haiek horretarako ekoizpen-sistemak geratu beharrik gabe.

ETEentzako zaintza lehiakorreko zerbitzua

Gaikerrek lankidetza hertsian dihardu ETEei nazioartean merkatu-kuotak irabazten laguntzeko. Enpresa horiek nazioarteko merkatuen premietara egokitzeko bezain malguak dira; haatik ere, ez dute hedatze-prozesuak bermez planifikatzeko moduko baliabiderik. Horregatik, Gaikerrek zaintza teknologikoko zerbitzu bat eskaintzen du, merkatu berrietan sartzeko estrategiak hartzeko aukera ematen diena: hasi kostuen egokitzapenetik eta prezioak ezartzeko politiketatik, eta kanpo-merkatuetako premia espezifikoak aseko dituzten berariazko produktuen garapenera arte.

Bereziki interesgarriak dira balio-kateko proiektuek zeinek, networking-aren bitartez, beste sozietate osagarriekin elkarlanean jarduteko aukera ematen baitiete enpresa txikiei, baterako helburuak lortzeko sinergiak baliatu ahal izateko. Gaikerrek, produktu desberdinen «hot-point»ak eta ekoizpen-prozesuak aztertuz, hobekuntzak ezartzeko aukera ematen du, berdintasunean lehiatzeko bolumen eta kapitalizazio handiagoko erakundeen aurrean.

 Gaiker Centro Tecnologico Zamudio

Birziklatzeak enpresentzat dituen onurak

Ingurumen-kudeaketa egokiak hondakinen kudeaketan aurrezki nabarmenak ez ezik, materialen erabileraren optimizazioa eta markaren irudiaren hobekuntza nabaria ere badakartza.

Gaikerrek, Europan gauzatutako birziklatze-esperientzia pilotu nagusietan izan denez, bermez hel diezaieke, besteak beste, honako hauei: materialak berreskuratzeko proiektuei, ingurumen-arazoen biokonponketakoei, industria-azpiegitura iraunkorrak planifikatzekoei nahiz energia kudeatzekoei.

Proiektu aurrendarietan aritu denez, ingurumen-biologiako erreferente bihurtu da. Bere ekimenen garrantzia azpimarratzeko eta erakusteko asmoz, aktiboki dihardu Egaz Txorierrik kudeatutako «Ezagutu aukeratzeko – Conocer para elegir» programan. Programa horrek, hain zuzen, Batxilergoko ikasleei hurbiltzen die enpresa-errealitatea, modu praktiko eta erakargarrian hurbildu ere, hainbat jardueraren bitartez, besteak beste: ateak zabaltzeko egunak. Horrelakoetan, Gaikerrek, instalazioetan zehar egindako bisita gidatu baten bitartez, etorkizun handiko sektore aitzindari batean jarduteko zer gaitasun eta konpetentzia behar diren erakusten dio zein lan-etorkizuna izango duen igartzen dabilen talde bati. Hala, bertatik bertara ikus dezakete lan-dinamika horretan ondo moldatuko liratekeen.

Helburua: epe motzera inbertsioari etekina ateratzea

Gaikerreko merkataritzako eta marketing-eko zuzendari Edorta Larraurik ziurtatu duenez, bezeroen ekonomian benetako eragina izatea da helburua, epe motzera etekina atera ahal izateko egindako inbertsioari.

Teknologiaren bilakaera dela-eta, ez da gomendagarria epe luzerako planak egitea, baldin eta horiek etengabe berrikusten ez badira, gutxienez. Enpresek arinak eta malguak izan behar dute. Gaikerrek benetako sektore-radar gisa dihardu, laguntzen dituen eremuetan eragin dezaketen teknologia eta joera berrien bilakaera eta irismena aurreikusiz eta, horrenbestez, horiek bere bezeroentzako garatzen dituen jarduketa-planetan txertatuz.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>