“Ezagutza teknikoak baino garrantzitsuagoa da zure gaitasun guztien balioa azpimarratzea”

“Ezagutza teknikoak baino garrantzitsuagoa da zure gaitasun guztien balioa azpimarratzea”

Gaitasun profesionalak garatzea, baina baita enpatia, proaktibitatea, taldean lan egitea eta egokitzeko gaitasuna bezalako gaitasun pertsonalak ere. Helburu bikoitz horrekin abiarazi zen irailean Hazilanen zazpigarren edizioa. Edizio horretan, hamar langaberi eman zaie prestakuntza, lan-merkatuan eskatzen diren gaitasun sozial eta profesionalei buruz.

Ikastaroa % 50ean finantzatu dute Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik, eta haren bidez 80 orduko prestakuntza eman ahal izan da EGAZ Txorierrin. Ikastaroan curriculumean islatzeko ohitura ez dugun baina garapen profesionalean eta aldez aurreko elkarrizketetan besteak bezain garrantzitsuak diren gaitasun pertsonalak landu dituzte.

“Beti pentsatu izan dut lana aurkitzeko alderdirik garrantzitsuenak ezagutza teknikoak direla, baina ikastaroak lagundu dit lan-elkarrizketetan nire gaitasun guztien garrantzia nabarmentzen”, adierazi dute Hazilanen irailetik urrira bitartean parte hartu zuten lagunek.

Horren harira, nabarmendu dute ikastaroak lagundu diela “jarrera” lantzen, eta “lana bilatzeko orduan motibazioa biltzen”; gainera, “segurtasuna” eta “autoestimua” ere eman die. “Azken batean, askatzen lagundu digu”, adierazi dute.

Horretarako, Lego Serious Play bezalako dinamikak egin zituzten; halakoek parte-hartzaile bakoitzaren “aniztasuna” hartzen dute oinarri, “zerbait eraikitzera iristeko”. Horrez gain, speed-dating bezalako jarduerak ere egin zituzten, bakoitzaren gaitasunak “minutu batean laburbiltzeko” ahalmena lantzeko; eta ez hori bakarrik, enpresen hitzaldiak ere jaso zituzten, eta Teknologia Parkea bisitatu zuten. Esperientzia horri dagokionez, adierazi dute enpresak arlo ezberdinetakoak izanda ere, “guztiek dituztela hainbat konpetentzia komunean”, eta hori ez zuten espero.

Besteak beste, alderdi positibo hauek nabarmentzen dituzte: enpresekin harremana ezartzeko aukera, LinkedIn bezalako sare sozialak erabiltzen ikastea, eta autoezagutza eta segurtasuna eskuratzea. Horrez gain, azpimarratu dute lan bila ari diren beste sektore batzuetako pertsonak ezagutzea “aberasgarria” dela. “Elkarri lagundu diogu, eskaintzak bidaliz, etab.”, adierazi dute.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>