EZAGUTU AUKERATZEKO programaren 2014-2015 edizioa martxan jarri da.

EZAGUTU AUKERATZEKO programaren 2014-2015 edizioa martxan jarri da.

Txorierriko gazteentzako lan-orientazioko programaren lehenengo jarduera hasi da: Btek jardunaldia.
Hartzaileak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen senide arduradunak.

Hemen izena eman ezazu.

Xedea da sentsibilizatzea eta orientatzea prestakuntza-programek ematen dituzten gizarte- eta lan-irtenbideen inguruan. Horiei esker, informazio gehiago edukiko dute seme-alabei lagundu ahal izateko, euren etorkizun profesionala aukeratzen dutenean.
Jardunaldiak luxuzko hiru hizlari izango ditu: Alex Loustaunau jauna, Egaz Txorierriko gerentea. Eskualdeko enpresek gehien eskatzen dituzten prestakuntza-profilen berri emango du. Marivi Cuartango andrea (Politeknika Ikastegia Txorierri S. Coop.), koordinatzaile pedagogikoa, ekintzailetzaren arduraduna, lanbide-heziketako eskaintza azalduko duena. Esteban Laraudogoitia jauna (Bilboko Ingeniaritza Teknikoko UE), enpresaren harremanen eta komunikazioaren azpi-zuzendaria, unibertsitate-ikasketen eskaintzaren berri emango duena. Guztiek nabarmenduko dute gure eskualdeko enpresa-sarea ezaugarritzen duen ikuspegi zientifiko eta teknikoa. Jardunaldian, borondatezko eta doako bisita egingo da zientziaren eta teknologiaren museora, informazio-hitzaldi baten ondoren.

JORNADA BTEK

Data: 2014ko azaroaren 25a

Izena emateko epea: 2014ko urriaren 2tik azaroaren 23ra bitartean. Utzi zure datuak

Ordua: 18:00etatik 20:00etara

Lugar: BTEK Bizi Teknologia

Helbidea: Astondo bidea, 602 – Teknologia-parkea Derio

Doako izen-ematea, lekuak bete arte

  Informazio gehiago: Egaz Txorierri Tel.: 944536370 Web: ezagutu.txorierrivalley.com

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>