Eusko Jaurlaritzaren argibideak martxoaren 29tik aurrerako jarduera-irizpide berrien inguruan

Eusko Jaurlaritzaren argibideak martxoaren 29tik aurrerako jarduera-irizpide berrien inguruan

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak enpresei ohar argigarri bat bidali die martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretua indarrean sartu ondoren ezarritako jarduera-irizpideak azaltzeko. Dekretu horren bidez, COVID-19aren aurkako borrokaren testuinguruan herritarren mugikortasuna murrizteko funtsezko zerbitzuak ematen ez dituzten eta besteen kontura dauden langileentzako baimen ordaindu eta berreskuragarriak arautzen dira.

Bertan, Eusko Jaurlaritzaren lana jasotzen da Errege Dekretuaren interpretazio-irizpideen inguruan, zeinak “legezkotasunarekiko errespetuaren barruan” aukera emango dien Euskadiko enpresei euren jardueraren zati bati eusteko, “egungo egoerari lotutako zailtasun logikoen barruan” eta “betiere langileen segurtasuna eta osasunari lehentasuna emanez”.

Halaber, Eusko Jaurlaritzaren oharrak Errege Dekretuak “funtsezkotzat” jotzen dituen jardueren arteko bereizketa azaltzen du, eta argitzen du funtsezkotzat sailkatuta egon ez arren, hornidura-katearen parte diren eta funtsezko zerbitzuak emateko ezinbestekoak diren enpresek euren jarduerari eutsi ahalko diotela.

Gainera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantza Tapiak baieztatu du Eusko Jaurlaritzak baduela izaten ari diren zailtasunen berri, baina azpimarratu du garrantzitsua dela “muturreraino” aplikatzea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Osasun Sailarekin eta Osalanekin prestatu duen segurtasun- eta osasun-protokoloa.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>