Eusko Jaurlaritzak 586 milioi bideratuko ditu ETE-entzat eta autonomoentzat, eta Elkargik 5 urtetarako maileguak emango dizkie, interesik gabe

Eusko Jaurlaritzak 586 milioi bideratuko ditu ETE-entzat eta autonomoentzat, eta Elkargik 5 urtetarako maileguak emango dizkie, interesik gabe

Eusko Jaurlaritzak premiazko neurri ekonomikoen lehen sorta onetsi du koronabirusaren eragin sozioekonomikoak arintzeko; horien artean, 586 milioi euro enpresa txiki eta ertainentzat nahiz autonomoentzat. Gainera, Ekonomiaren Garapen Sailak ETE-entzat zuzendutako neurriak ezarri ditu, 45 milioi eurokoak; horietatik 27 milioi Covid-19 ezohiko funtsaren bidez ordainduko dira, eta, gainerakoak, Ekonomiaren Garapen Sailaren eta Spri Taldearen programen ezohiko kudeaketaren bidez. Jaurlaritzak azaldu duenez, programa horiek bat datoz Euskadiko enpresa-ehunak bizi duen larrialdi-egoerarekin.

Elkargik, berriz, laguntza emango die ETE-ei eta autonomoei: 5 urtetarako maileguak emango dizkie, interesik gabe, baita 6 eta 12 hilabete arteko gabezia ere hurrengo iraungipenetarako. Eskaerak zuzenean Elkargiren webgunean aurkez daitezke

Zehazki Elkargiren eta Euskadin jarduten duten gainerako banku-erakundeen bitartez, Eusko Jaurlaritzak 500 milioi euroko lerro berria formalizatuko du Euskadiko enpresentzat, Euskal Autonomia Erkidegoaren abalekin, kosturik gabe eta bost urteko epean, gabezia-urte batekin.

Lerro zirkulatzaile hori 25 milioi euroko likidezia-lerroarekin osatuko da, kosturik gabe, Finantzen Euskal Institutuaren bitartez, Euskadiko ekoizpen-ehunaren beharrezko likidezia errazteko helburuarekin, bereziki mikro ETE-ei, ETE-ei eta autonomoei.

Gainera, autonomoei laguntzak eskainiko zaizkie Lanbideren bidez, tokiko elikadura-ekoizpen txikiaren alde egingo da hotelen, jatetxeen eta kafetegien itxierak eragindako larrialdi-egoera arintzeko, zailtasunak dituzten enpresei lagunduko zaie Bideratu Programaren bidez, laguntza zuzenak eskainiko zaizkie I+D+i proiektuei eta aurrerakin itzulgarrietan, maileguetan edo abaletan baldintzak malgutu, birfinantzatu eta egokitu dira Gauzatu, Bideratu edo Indartu programen bitartez.

Neurri horietako batzuk Ekonomiaren Garapen Sailaren bidez bideratuko dira; horrela, ETE-ei 45 milioi euro emango dizkie, premiaz, honako hauek abian jartzeko: teknologia eta telelana (Inplantalariak eta Industria Digitala programen bidez); koronabirusa arintzen lagunduko duten produktuen premiazko ikerketa; industria- eta elikadura-sektoreetako ETE-en zeharkako finantzaketa; laguntza-lerro berri bat Covid19k eragindako krisia jasan duten enpresak berregituratu eta berrabiarazteko eta elikadura-produktuen burujabetza kudeatzeko programa berri bat.

Bestalde, Euskadiko Parte Teknologikoen Sareak alokairuak atzeratuko ditu parke teknologikoetan, eta Sprilur-Spri Taldeak ere alokairuen kobrantza atzeratzea erabaki du 3 hilabetez, beste 3 hilabete luzatzeko aukerarekin.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>