Euskadiko gazteentzako gazte-itzulerako 2019ko laguntzetarako deialdia atera da

Euskadiko gazteentzako gazte-itzulerako 2019ko laguntzetarako deialdia atera da

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak 2019rako gazte-itzulerako laguntza-deialdia argitaratu du, gazteak Euskadiko lantokietan kontratatzeari zuzendutakoa. Helburua da “35 urte baino gutxiagoko gazteak kontratatzea, gutxienez azken 12 urteetan ez direnak EAEn bizi izan, eta EAEra itzuli direnak, gehienez ere, kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan, eta ez dutenak lan egin itzuli direnetik”, eta, azken batean, euskal lan-merkatuan sartzea. Laguntzeko 1.670.000 euroko aurrekontuko diru-hornidura dute.

Kontratatutako pertsonen betekizun nagusia da EAEra lotuta egon behar dutela jaiotza-bidez, aurrez aurreko ikasketak egitearen bidez, eta titulu ofizial bat lortu izan edo herritartasun administratiboa edukitzea alde egin aurreko bi urteetan. Diruz lagundutako gehieneko epea ezingo da 12 hilabete baino luzeagoa izan, eta, edonola ere, 2020ko azaroaren 22an bukatuko da.

Horretarako, Lanbidek bi lan-lerro ezarri ditu: batetik, 35 urtetik beherakoak kontratatzen dituzten euskal enpresei kontratatzen laguntzea, eta, bestetik, kontratatutako pertsonak itzultzeari lotutako garraio-gastuei laguntzea. Kontratu bakoitzeko diru-laguntza titulazio akademikoaren eta egindako ikasketen araberakoa izango da: 9.600 euro lizentziatuentzat, eta 4.800 euro Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez dutenentzat. Gainera, kopuruak % 10 gehiago izango dira kontratatua emakumezkoa bada.

Eskariak aurkezteko epea 2019ko urriaren 18ra arte egongo da irekita:

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>