Eskualdeko 2019ko Enplegu Planak 16 kontratazio sustatuko ditu Txorierrin

Eskualdeko 2019ko Enplegu Planak 16 kontratazio sustatuko ditu Txorierrin

2019ko urriaren 15era arte egongo da zabalik Derioko, Larrabetzuko, Lezamako, Loiuko, Sondikako eta Zamudioko udalek, Mankomunitatearekin eta EGAZ Txorierrirekin batera, eskainiko dituzten 16 lan-postuetan izena emateko epea. Horien helburua da Txorierrin enplegagarritasuna sustatzea.

Jarduera hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren baitan dago (2019ko martxoaren 25eko EHAA), eta arreta berezia ematen die laneratzeko arazo larriak dituzten pertsonei.

Kontratazio horiek eskuratzen dituzten pertsonek, aldi baterako lan-esperientziaren bidez, euren kualifikazioa eta gaitasun pertsonalak zein motibazioa indartuko dituzte, onura publikoko edo gizartearen intereseko jarduerak eginez toki-mailan

Kontratuak gutxienez hiru hilabetekoak izango dira, eta lanaldi osoko edo lanaldi partzialekoak (gutxienez lanaldiaren % 50) izango dira. Enplegu-eskaintzen bidez, administrariak, teknikariak eta peoiak kontratatuko dira, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatuko ditu EGAZ Txorierrirekin batera.

Eskaintzetara jo ahal izateko, izangaiek langabeak izan behar dute eta Lanbiden inskribatuta egon behar dute enplegu-eskatzaile gisa. Halaber, ez dira izango aurreko deialdietan kontratatutakoak. Gainera, kontratazioen % 30 diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titularrentzat edo onuradunentzat izango dira. Gainerako kontratazioak 35 urtetik behera edo 45 urtetik gora duten eta kontratatu aurreko 180 egunetan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonentzat izango dira, edo 55 urtetik gorakoentzat, edo denbora luzean langabezian daudenentzat, edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskua dutenentzat.

Horrez gain, kontratatutako pertsonen % 40 baino gutxiago emakumeak izango dira eta kontratatuko guztien % 15 55 urtetik gorakoak izango dira.

 

LAN-ESKAINTZAK

Derioko Udala: Administraria (1)

Larrabetzuko Udala: Herri-lanetako peoiak (2)

Lezamako Udala: Administraria (1)

Loiuko Udala: Administraria (1)

Loiuko Udala: Herri-lanetako peoiak (1)

Sondikako Udala: Hirigintzako erdi-mailako teknikaria (1)

Zamudioko: Administraria (2)

Egaz Txorierri: Programatzaile informatikoa (1)

Egaz Txorierri: Administraria (6)

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>