Eskerrak emateko bideoa. ‘Ezagutu aukeratzeko’ programa

Eskerrak emateko bideoa. ‘Ezagutu aukeratzeko’ programa

EGAZ Txorierritik, Txorierriko Mankomunitatearen Sustapen Ekonomikoko Zerbitzutik, eskerrak eman nahi dizkiegu ‘Ezagutu aukeratzeko’ programaren azken edizioan parte hartu duten enpresa, erakunde, profesional eta ikasleei, hilabete hauetan egin dizkiguten ekarpenengatik.

2009an Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuak abian jarri zuenetik (Txorierriko Politeknika Ikastegiaren eta Txorierri Institutuaren laguntzarekin), gero eta gehiago dira proiektuarekin bat egiten duten pertsona eta erakundeak. Zehazki, aurten, 147 ikaslek, 30 familiak eta 54 erakunde laguntzailek parte hartu dute; horiei esker 88 gaztek egun bateko egonaldia egin ahal izan dute enpresetan, lan-munduko erronkak bertatik bertara bizitzeko.

Bisitak enpresetara, jardunaldiak familiekin, lan-munduan bizitako esperientzia pertsonalei eta beren enpresek eskatzen duten profilari buruz hitz egiteko ikastetxetara joaten diren profesionalak… Jarduera horiek dira lan-orientaziorako programa honek urtez urte arrakasta izaten jarraitzea bermatzen dutenak.

Eskerrak emateko, 2016ko esperientziak jasotzeko prestatu dugun bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu. Eskerrik asko!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');