“Ereiten Zamudio” Lana bilatzeko gaitasunak garatu eta gaikuntza izateko programa

“Ereiten Zamudio”  Lana bilatzeko gaitasunak garatu eta gaikuntza izateko programa

Zamudioko Udalak, Mankomunitateko Enplegu Zerbitzuarekin, Egaz Txorierri, lankidetzan ariturik eta FPK – Batz taldea enpresaren inplikazioari esker, Ereiten Zamudio proiektua jarri du abian. Proiektu hori gaitasunak garatzeko eta trebakuntza emateko programa berri bat da, enplegua bilatzen lagunduko duena. Programa horren bidez, langabeei formakuntza emango zaie enpresetan gehien eskatzen diren gaitasun sozialetan, trebetasun profesionaletan eta jarrera pertsonaletan.

 

Ekimen hori aurrera eramateko, dagoeneko lanean ari gara geure inguruneko enpresekin jakiteko zeintzuk diren haien oraingo kezkak eta etorkizuneko eskari posibleak.Lan horren emaitzak Zamudioko talentu-premiei buruzko azterketadeitutako txostenean jasoko dira, eta emaitza horiek oinarritzat erabiliko dira definitzeko zein pauso egin beharko diren arlo guztietan pertsonen enplegagarritasun-aukerak handitzeko eta haien formakuntza harremanetan jartzeko lan-merkatuaren eskakizun berriekin.

Programa horretan izena emateko epea irekita daukazu dagoeneko.Ziur asko, hainbat gaitasun eta trebetasun landuko dira, hala nola enpatia, lidergoa, entzute aktiboa, komunikazio-gaitasuna, talde-lana; orobat landuko dira garrantzi handiko jarrerak, hala nola errespetua, «egoten jakitea», estresaren eta lasaitasunaren gaineko kontrola, etab. Gainera, teknologia berrien erabilera bultzatuko da eta lana bilatzeko teknikak irakatsiko dira: lan-elkarrizketa, networking-a eta enpresara zuzenean hurbiltzea.

‘Ereiten Zamudio’ pauso bat da bidean.Eragile ekonomiko, politiko eta sozial guztien inplikazio eta lanarekin bakarrik egin dezakegu aurrera eta hobetu dezakeguZamudioko pertsona guztien enplegagarritasuna.

Izena emateko epea: Azaroaren 22rarte (izena-emateko-orria, Zamudioko udaletxean eta Egaz Txorierrin eskuragarria dago)

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');