Enpresetan, arazoak konpontzeko gaitasuna behar da

Enpresetan, arazoak konpontzeko gaitasuna behar da

Maider Gorroñok bere lanaz gozatzen du, eta hori lehen begiradan nabaritzen da. Duela lau urtetik funtsezko eginkizuna du Mankomunitatean berdintasun-teknikari gisa. Hitzaldian adierazi nahi izan du hasiera ez dela erraza, baina jarrera eta hobetzeko gogoa dela garrantzitsuena.

Nola izan zenuen “Ezagutu Aukeratzeko” programaren berri?
Lankide ohien bidez; izan ere, Mankomunitaterako lan egiten dut, baina Egazeko plantillan nago. Beraz, programan nola lan egiten duten ikusi dut, eta zuzenean ikusi ahal izan dut zein den funtzionamendua.

Zerk bultzatu zaitu programan parte hartzera?
Nire garaian, ez nuen aukerarik izan horrelako zerbaitez gozatzeko; izan ere, nire institutuan ez zen horrelako ekintzarik egiten, eta oso interesgarria iruditzen zait jende gazteak aukera izatea profesionalen ibilbidea eta esperientzia aurrez aurre ezagutzeko.

Zer deritzozu programari?
Nire ikuspuntutik, oso positiboa; ikasleak oso parte-hartzaile aritu ez badira ere, uste dut beti geratzen direla buruan hainbat kontzeptu.

Beste profesional batzuei gomendatuko zenieke hurrengo edizioetan parte hartzea?
Bai, gomendatuko nieke. Beharbada ez eurengatik, beste pertsona batzuei laguntzeko baizik.

Nola uste duzu laguntzen diela gazteei enpresen mundurako lehen hurbilketa honetan?
Nire ustez, aukera dutenez ikasi nahiko luketen hori modu errealagoan ezagutzeko, denbora dute aukera aldatu eta beste norabide bat hartzeko.

Gaur egun, pertsona bat kontratatzean, zer da zure ustez gehien balio duena?
Zalantzarik gabe, jarrera. Pertsona praktikoa izatea, beste pertsona batzuekin lan egiteko gaitasuna eta arazoei aurre egiteko jarrera duena. Azken batean, norbaitek titulu asko izan ditzake, baina gero arazoak konpontzen ez badaki, ez du ezertarako balio.

Eta, pertsona bakoitzaren ezaugarriei dagokienez, zein abantaila uste duzu dakarrela bideo-CVa eta gaitasunen analisia izateak?
Uste dut plus bat dela, beste pertsona batzuengandik ezberdintzen zaituena eta lana lortzen laguntzen dizuna. Enpresen kasuan, lehen inpresio hobea ematen du eta lanposturen baterako aurkezten diren pertsonen gaineko ikuspegi zehatzagoa eskaintzen du.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>