Enplegua eskuratzeko balioetan hezteak duen garrantzia

Enplegua eskuratzeko balioetan hezteak duen garrantzia

Egazek, Europako Gizarte Funtsarekin eta Garapenekin elkarlanean, lan munduan sartzeko baliabide gutxien dituzten pertsonen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Oraingo honetan, Balioetan Hezteko Hazilan Ikastaroaren II edizioa egingo dugu; ikastaro horren hartzaileak lan-munduan esperientzia gutxi duten eta lehenengo aldiz lana bilatzen ari diren 20 eta 35 urte arteko gazteak dira.

Ikastaroak bi fase ditu. Lehenengo fasearen helburua da tailerrak eta motibazio-dinamikak erabiltzea enplegua bilatzeko baliagarriak diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko. Bigarren fasean, berriz, enpresekin harremanetan jarriko gara bertan praktikak egiteko. Bigarren fasean hiru baliabide hauek izango ditugu eskura: Lanekin, lanpostu zehatz baterako prestakuntza berezitua, langileak kontratatu behar dituzten enpresetan; Kokatu, 3 eta 6 hilabeteko iraupena duten praktikak enpresetan, tutore baten laguntzarekin, parte-hartzailearen profil profesionalerako baliagarria den esperientzia eskuratzeko; eta Talentu Ihesa, gaitasun profesionala handitzeko; horretarako, lanpostuak sortuko dituzten enpresa-proiektuetan parte hartuko dute, bereziki nazioartekotzearen, berrikuntzaren eta teknologia berrien arloan.

 empleo formación en valores hazilan

Balioetan Hezteko Ikastaroaren II edizioan, enpatia, talde-lana, adimen emozionala eta motibazioa landu ziren, eta balioak sendotu ziren. Ikastaroan parte hartu zutenek izugarrizko motibazioa transmititu ziguten, eta orain tresna gehiago dituzte lan-munduari aurre egiten diotenean erabiltzeko.

Tania, Ion, Elsa eta Laura izan ziren ikastaroaren II. edizioan parte hartu zutenak, eta txalotu egin zituzten haiekin batera lanean aritu ziren pertsonak. Horrez gain, jarrera proaktiboa izatearen eta erronka berriak bilatzearen garrantzia azpimarratu zuten. Bakoitzak bere ikuspuntua du; hala ere, guztiek esaten dute ikastaroari esker orain konfiantza handiagoa dutela.

Hazilan proiektuari esker, Egaz Txorierrik dagoeneko 32 pertsona kualifikaturen balioak aktibatu eta sendotu ditu. Eskualdeko enpresek kontratatzen dituzten langile gazteek, beraz, ez dituzte soilik gaitasun akademikoak izango, baizik eta ikasitako guztia enpresan praktikan jartzeko gai ere izango dira. Gazte horiek beren ibilbide profesionalaren aldeko apustua egin zuten, baina lan-munduan sartzeko laguntzatxoa behar zuten.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>