Enplegua aktiboki bilatzeko tresnak eta neurrirako informazioa EGAZ Txorierriko orientazio-zerbitzuan

Enplegua aktiboki bilatzeko tresnak eta neurrirako informazioa EGAZ Txorierriko orientazio-zerbitzuan

Enplegua aktiboki bilatzeko beharrezko tresna guztiak eta neurrirako informazioa ematea. Horixe da Lanbideren orientazio-zerbitzuaren azken helburua. Hain justu, zerbitzu hori EGAZ Txorierrin eskainiko da 2019ko martxora arte, Euskal Enplegu Zerbitzura (Lanbide) atxikitako zentroa baita.

Zerbitzua 09:00etatik 13:00etara egongo da eskuragarri, aurretik hitzordua eskatu ondoren. Hainbat zerbitzu eskaintzen dira: Lanbideren eta EGAZen datu-baseko curriculuma eguneratzea, hiru orduko tailerrak norberaren helburu profesionalekin gehien egokitzen den prestakuntza aukeratzeko eta lan-elkarrizketa bat prestatzea, besteak beste.

Orientazio-zerbitzurako aurretiko hitzordua aurrez aurre eska daiteke EGAZ Txorierriko bulegoetan, edo bestela, telefonoz (94 453 63 70; orientazio-zerbitzua aipatu) edo honako esteka honen bitartez. Halaber, tailerretan parte hartzeko, Lanbideren web orriaren bitartez eman behar da izena, nahiz eta orientazio-zerbitzuak ere jakinarazten dien pertsonei tailer horiek noiz izango diren.

Oro har, orientazio-zerbitzura jotzen duten pertsonek lan-eskaintzak kudeatzeko moduari buruzko orientabideak, lan-eskaintzak egunero kontsultatzeko web orriei buruzko gomendioak eta hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko sektore profesional jakin bateko enpresa-zerrendak jasotzen dituzte. Era berean, pertsonen eskura jartzen da EGAZ Txorierri enplegu-zentroa. Bertan, ordenagailuak daude eskuragarri, enplegu-hautagaitzak kudeatu eta aurkeztu ahal izateko.

“Askok jotzen dute zerbitzura lanik gabe geratu direlako lanpostu berean hainbat urtez lan egin ondoren, eta informazioa nahi dute nondik nora jo dezaketen jakiteko”, azaldu dute zerbitzuaren kudeatzaileek. Horregatik, planteatu ohi dizkieten zalantzen artean nabarmentzen da enpresek eskatzen dituzten profil motak zein diren eta nola presta daitezkeen betebehar horiek betetzeko.

Hori horrela, orientazio-zerbitzuko langileek hautagaiei laguntzen diete beren helburu profesionala zein den zehazten eta hori lortzeko prestakuntza motaren bat behar duten aztertzen. Hala izatekotan, Lanbidek eskaintzen duen prestakuntzaren berri ere ematen diete, bai eta beste erakunde batzuetako beste prestakuntza aukera batzuen berri ere.

IZEN_EMATEA

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>