Enplegu-aukera berriak Aste Santuko oporretan

Enplegu-aukera berriak Aste Santuko oporretan

Iristear daude Aste Santuko oporrak, eta, egun horietan, ugaritu egiten dira enplegu-aukerak. Jaiegunetan areagotu egiten da zenbait arlotako lanpostu-kopurua; besteak beste, sukaldaritzan, turismoan, ostalaritzan, saltokietako bezeroen arretan eta telefonista-zerbitzuetan.

Era askotako lanpostuak eskaintzen dira, baina ez hori bakarrik: behar diren pertsonen profilak ere askotarikoak izaten dira.Hasiera batean, pentsa daiteke oporraldi hauetarako jende gaztea edo ikasleak eskatzen direla, baina hori ez da horrela; profil horrez gain, edozein adinetako jendea behar izaten da;adibidez, sektore jakin batzuetan esperientzia duen jendea, batez ere gaitasun profesional handia edo lan-egonkortasuna behar denean.

Egin berri diren ikerketen arabera, Euskadin 3.300 lanpostu inguru sortuko dira bi aste horietan.Aurreko urteko datuekin alderatuz gero, % 5 igo da aurten denboraldi berean sortuko den lanpostu-kopurua.

Egaz Txorierrik lan-aukerak areagotzen lagundu nahi dugu, eta Aste Santuko oporretan ere jarraituko dugu pertsonei euren beharren araberako lanpostuak eskaintzen eta enpresei hautaketa-prozesuetan laguntzen.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');