Eman ezazu izena gaitasun pertsonalen ikastaro berrian: zuntz optikoaren eta goi-tentsioko pantailen arloan espezializatuko zara, enpresan praktikak eginez

Eman ezazu izena gaitasun pertsonalen ikastaro berrian: zuntz optikoaren eta goi-tentsioko pantailen arloan espezializatuko zara, enpresan praktikak eginez

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak (EGAZ Txorierri) 380 orduko ikastaro bat emango du urriaren 2tik aurrera, eta enpresetan praktikak egiteko aukera egongo da. Ikastaroa, hain zuzen, zuntz optikoaren eta goi-tentsioko pantailen arloko espezializazioarekin lotutako gaitasun pertsonalak garatzeko da, eta % 100 diruz lagunduta dago.

Ikastaroan 10 plaza eskainiko dira 20-44 urte arteko langabeentzat; zehazki, telekomunikazioaren, elektrizitatearen, elektronikaren edo informatikaren adarreko goi-mailako gradua dutenentzat. Gaitasunen inguruko prestakuntzak 80 ordu iraungo du, eta coaching tekniken bitartez landuko dira gaitasun pertsonalak, ezagutzak bezain garrantzitsuak baitira.

Prestakuntza praktikoak 300 ordu iraungo du, eta Loiuko IFO enpresan egingo da. Horri esker, praktikak eginez espezializatu ahal izango dira ikasleak, goi-tentsioko pantailen zuntz optikoaren, muntaketaren eta instalazioaren arloan liderra den enpresa batean.

Ikastaroa urriaren 2tik urtarrilaren 30era emango da, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
Izena hemen eman daiteke.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>