Ekintzailetzari buruzko ikastaro bat eta sentsibilizazioari eta motibazioari buruzko tailer bat, Txorierrin ekintzailetza sustatzeko

Ekintzailetzari buruzko ikastaro bat eta sentsibilizazioari eta motibazioari buruzko tailer bat, Txorierrin ekintzailetza sustatzeko

Azaroaren 20tik 27ra bitartean, 20 pertsonak 30 orduko ikastaroetako batzuetan parte hartu dute EGAZ Txorierrin. Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren Foru Dekretuan adierazten zenez, ikastaro hori egin beharra zuten dekretu horretan aipatzen zen diru-laguntza eskuratzeko. Gainera, azaroaren 27tik ekintzailetzaren inguruko sentsibilizazio- eta motibazio-tailer bat hasi zen 18 eta 35 urte arteko pertsonentzat. Ikastaroa abenduaren 1ean bukatu zen.

Bi ikastaro horien bitartez, EGAZ Txorierrik ekintzailetza indartu nahi du eskualdean, eta sustatzaileei ahalik eta informazio nahiz laguntza profesional handiena eman nahi die euren negozio-ideiek arrakasta izan dezaten.

Aholkularitza-lan globala

Ekintzailetza-ikastaro hauen helburua da proiektuaren bideragarritasuna aztertzea, negozio-plana egitea aurrez aurreko tutoretzen bidez eta, gero, marketinaren, teknologiaren, administrazioaren, kontabilitatearen eta berrikuntzaren arloetan kudeatzeko beharrezko prestakuntza jasotzea.

Horrela, sustatzaileek behar duten informazioa, metodologia eta laguntza profesionala jasoko dute euren enpresa-ideiak bideratzeko. Gainera, beste enpresa-errealitate batzuen berri izateak aukera ematen du ezagutza berriak eskuratzeko eta proiektuari aplikatzeko bestelako ikuspegi batzuk izateko; era berean, networkinga oso baliagarria da hutsetik abiatzeko.

Helburua aholkularitza-lan global bat egitea da, eta lan horrek honako hauek barne hartuko ditu: ideia aztertzea, ekintzailetzarako gaitasunetan eta trebetasunetan prestakuntza jasotzea, forma juridikoa hautatzeko gidaritza jasotzea eta enpresa eratzeko eta martxan jartzeko izapideetan laguntza jasotzea. Gainera, ikastaroen bidez finantzaketa jasotzeko lehentasuna izango dute parte-hartzaileek, finantza-erakundeekin egindako hitzarmenen bitartez. Gainera, eskura dauden laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza ere jasoko dute. Horrez gain, enpresa-haztegi publikoetara errazago sartu ahal izango dira, eta gerora babesa lortu ahal izango dute enpresa sendotu eta handiagotzeko.

Ekintzailetzari buruzko sentsibilizazioa eta motibazioa

EGAZ Txorierrik eskualdeko ekintzailetza indartzeko egiten dituen ahaleginen harira, azaroaren 27tik abenduaren 1era bitartean ekintzailetzari buruzko sentsibilizazio- eta motibazio-tailer bat erin zen. Ikastaroak 25 orduko iraupena zuen, eta 18 eta 35 urte arteko pertsonentzat antolatu zen. Tailerra Gaztedi Bizkaia programaren parte da, eta enpresa-ideia bat garatzeko prestakuntza-ekintzak eta prestakuntza teoriko-praktikoa barne hartzen ditu.

Programaren helburua da gazteen artean kultura ekintzailea sustatzea eta enpresa-ideia bat garatu eta proiektu eta enpresa bilakatzeko oinarriak ezartzea.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>