Ekainaren 15ean irekiko da Global Training bekak eskuratzeko izena emateko epea

Ekainaren 15ean irekiko da Global Training bekak eskuratzeko izena emateko epea

Ekainaren 15ean irekiko da Global Training nazioarteko beken programan parte hartzeko izena emateko epea. Programa hori Eusko Jaurlaritzak eta Garapen elkarteak bultzatzen dute. 30 urte arteko gazteentzat da, unibertsitate-titulua eta goi-mailako lanbide-heziketako titulua dutenentzat; ingeles-maila altua ere beharrezkoa da eta, kasu batzuetan, baita helmuga-herrialdeko hizkuntzaren maila altua ere. Ekimenean Txorierri eskualdeko hainbat enpresak parte hartzen dute, EGAZ Txorierriren bitartez. 5 beka daude eskuragai eta Garapenek eskualdean eskaintzen dituen gainerako bekak kudeatzen ditu. Izena emateko epea eta hautatze-prozesua irekita egongo dira uztailaren 16ko 12:00ak arte.

Bekek 10 hilabete iraungo dute gutxienez eta hilean 1.400 euroko finantzaketa jasoko da. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da 30 urte beteta ez izatea 2018ko urtarrilaren 1ean, eta Euskadin erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe, data horretan bertan.

Gazteak irailetik abendura bitartean joango dira atzerrira.

Iaz, merkataritzaren, ingeniaritzaren eta arkitekturaren arloko profilak zituzten eskualdeko zazpi pertsonak hartu zuten parte Global Training beketan EGAZen bitartez, eta praktika profesionalak egin zituzten Kolonbia, Polonia, Txile, Erresuma Batua, India eta Mexikon.

Informaziogehiago

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>