Egazek ikastaro bat egin berri du: “Enpresaren eta enpresaren sorreraren hastapenak”

Egazek ikastaro bat egin berri du: “Enpresaren eta enpresaren sorreraren hastapenak”

Egaz Txorierrik ikastaro bat egin berri du: “Enpresaren eta enpresaren sorreraren hastapenak”. Ikastaroak 30 ordu irauten du, eta 2014/10/01etik aurrera negozio edo enpresa berri bat sortu dutenentzat edo 2015/09/31 baino lehen sortzekotan daudenentzat dago pentsatua, bai eta jarduera hasi aurreko egunean gutxienez langabezian (LANBIDE) izena emanda egon direnentzat ere.

Homologaturiko prestakuntza da, eta 40 orduko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du, negozio-plana egiteko eta enpresa-proiektua bideragarria den aztertzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen diru-laguntza jasotze aldera, lehen jarduera-urtean enpresak abian jartzeko autoenplegua sustatzeko programaren babesean (2014ko abenduaren 19ko 163/2014 Foru Dekretua).

Autoenpleguari buruzko azken ikastaroko datuak (azaroa)

Egaz Txorierriko iturriek “Enpresaren eta enpresaren sorreraren hastapenak” azken ikastaroari buruzko datuak aurkeztu berri dituzte. Ikastaroa azaroan egin zen. 20 pertsona bertaratu ziren, eta, horietatik, gaur egun 15ek sortu dute euren negozioa, edo eratzeko bidean daude. Egaz Txorierrik oso balorazio ona egin du kopuru horiek direla eta. “Oso adierazgarria da enpresa sortzeko azken ikastarora bertaratutako lautik hiruk euren negozioa sortu izana edo egiteko zorian izatea. Uste dugu jendearen artean autoenplegurako gero eta joera handiagoa dagoela, eta ikastaro horien bidez, euren proiektu profesionaletan lehen urratsak egiten laguntzeko modurik onena eskaintzen dugu.

Patricia Fernández RicoTestimonioPatriciaFernandezRico

“Autoenplegurako ikastaroa lagungarri suertatzen ari zait lehen ez nekizkien eta enpresa bat sortzeko garrantzitsuak diren gauzak jakiteko”

1.- Zergatik egin duzu ikastaro hau?

Nire enpresa sortu nahi dut urritik aurrera, eta proiektua bideratzeko behar nuen.

2.- Ikastaroa espero zenuena izan da?

Bai, lagungarri suertatzen ari zait lehen ez nekizkien eta enpresa bat sortzeko garrantzitsuak diren gauzak jakiteko.

3.- Gomendatuko zenuke? Bai.

4.- Ikastaroaren zein alderdi nabarmenduko zenituzke?

Alde batetik, nabarmendu nahi dut plan ekonomikoa egitearena, uste dudalako funtsezkoa dela, eta, beste alde batetik, marketin- eta garapen-plana. Bi alderdietan uste dut aholku onak eman dizkidatela. Horiek horrela,
asko aztertzen da gure proiektu profesionala bideratzeko ematen dugun urrats bakoitza.

5.- Gustatuko litzaizuke ikastaro hau egin duzuenok harremana izatea?

Jakina. Nire ustez, oso garrantzitsua da gure artean networkinga egitea, norbere enpresa sortzen ari garenok elkarri lagundu ahal izateko. Are gehiago: aldizkako hitzaldiak egin beharko lirateke mota horietako ikastaroak egin ditugunon artean.

 

Lorena Gamboa AguirreTestimonioLorenaGamboaAguirre

Sortutako negozioa: Auzokide, higiezinen jabetzaren kudeaketa eta administrazioa

“Uste dut ikastaroa oso ondo bideratuta, antolatuta eta azalduta dagoela”

1.- Zergatik egin duzu ikastaro hau?

Langabezian nago eta aspalditik ari naiz pentsatzen nire enpresa sortzeko aukeran. Bada, ikastaro hau bat dator behar dudanarekin.

2.- Ikastaroa espero zenuena izan da?

Bai, asko gustatzen ari zait. Uste dut oso ondo bideratuta, antolatuta eta azalduta dagoela. Gainera, eduki orokorraz gain, denbora asko ematen dute bakoitzaren kasu zehatza aztertzeko.

3.- Gomendatuko zenuke?

Bai, enpresa bat sortu nahi duen orori gomendatuko nioke. Baita azkenean euren proiektuarekin jarraitzen ez badute ere, bideragarria ikusten ez dutelako.

4.- Ikastaroaren zein alderdi nabarmenduko zenituzke?

Oso aukera ona iruditzen zait proiektua hemen egitea, baita zalantzak argitzeko dugun hurbiltasuna ere.

5.- Gustatuko litzaizuke ikastaro hau egin duzuenok harremana izatea?

Bai, bereziki gustatuko litzaidake harreman-sare bat sortzen laguntzea.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>