EGAZek Gaztedi Bizkaia jarri du abian, gazteentzako ekintzak egitea eta gazteen enplegua sustatzea xede duen programa

EGAZek Gaztedi Bizkaia jarri du abian, gazteentzako ekintzak egitea eta gazteen enplegua sustatzea xede duen programa

Irailean abian jarri dira EGAZek Gaztedi Bizkaia programaren barnean gauzatuko dituen lehen ekintzak. Gazteriaren eta enpleguaren arloko programa hori Txorierriko Mankomunitateak abiarazi du Erandioko Udalarekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera finantzatuta, eta horren barnean gazteentzako eta gazteen enplegua sustatzeko hainbat ekintza egingo dira, hala nola Ezagutu Aukeratzeko, Txorierri bekak, gaitasunak lantzeko tailerrak, nazioarteko bekak eta gazteak motibatzeko nahiz autoenplegua sustatzeko ekimenak.

web_cartelFeriaEmpleo
Programa horren barnean egingo da, halaber, Txorierriko lehenengo Enplegu Azoka; Derioko Kultur Birikan izango da, azaroaren 30ean. Enpresen eta beren lan-bizitza hobetzeko edo enplegua aurkitzeko asmotan dabiltzan gazteen arteko topagunea izango da. Bertan, gazteek eskualdeko prestakuntza-eskaintza ezagutzeko aukera izango dute eta han izango dira, besteak beste, IDDTEK Ingeniería bezalako puntako enpresen standak eta Parke Teknologikoko enpresen zenbait ordezkari. Mahai-inguru bat egitea ere aurreikusten da; bertan, enpleguaren etorkizuna landuko da, sektore jakin batzuen ikuspegitik (ingeniaritza, elikadura, bioteknologia…).

Horrez gain, hilabete honetan jarri dira martxan Ezagutu Aukeratzeko programako jarduerak ere. Horien helburua da enpresen errealitatea gerturatzea Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleei, beren lan-etorkizunaren oinarri izango diren ikasketak aukeratzen laguntzeko.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Eskualdeko 200 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte programa horretan, askotariko jardueretan: egonaldiak enpresetan bertako profesionalekin, enpresetarako bisitak, mahai sektorialak, profesionalen bisitak ikastetxeetara, etab. Programa horren barnean egingo da Btek jardunaldia ere, DBHko 3. eta 4. mailetako seme-alabak dituzten familiak orientatzea xede duena. Hala, eskualdeko prestakuntza- eta enplegu-eskaintza ezagutzeko aukera izango dute. Azaroaren 21ean egingo da eta lau hizlari izango dira bertan, bakoitza esparru batekoa: Lanbide Heziketa, unibertsitatea, enpresaren mundua eta enpleguaren mundua.

Bestalde, EGAZ Txorierrik eskualdean kudeatzen duen Global Training programaren barnean, merkataritza, ingeniaritza eta arkitekturako profila duten zazpi pertsona praktikak egiten hasiko dira beste herrialde batean (Kolonbia, Polonia, Txile, Erresuma Batua, India eta Mexiko). Praktikak azaro eta abendu artean hasiko dira, eta hamar hilabete emango dituzte han. Global Training programa goi-mailako titulazioa duten gazteei zuzenduta dago, eta prestakuntza eta lan-esperientzia hartzeko aukera ematen die, atzerriko praktiken bitartez.

Azkenik, datozen hilabeteetan gaitasunak lantzeko bi tailer egingo dira, hainbat arlotan trebatzen laguntzeko, betiere enplegu aukera hobetzera eta kalitatezko enplegua sustatzera bideratuta. Hain zuzen, azaroaren 13tik 16ra eta abenduaren 11tik 14ra jasoko dute prestakuntza, bi taldetan banatuta. Talde bakoitzean 8 pertsona egongo dira, 18 eta 35 urte artekoak, eta gai hauek jorratuko dituzte, besteak beste: egonkortasun emozionala, adeitasuna, irekitasun mentala, adorea eta energia.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');