Egazek “Bistaratu 2015” Enplegu Plana aurkeztu du

Egazek “Bistaratu 2015” Enplegu Plana aurkeztu du

Egaz Txorierrik aurkeztu berri du 2015eko “Bistaratu Plana”. Txorierriko Enplegu Plan honen helburua da “lan-harremanen kudeaketa sustatzea eta berriro asmatzea”. “Ezagupena dugu oinarri, eta berretsi egiten dugu gai honetan adituak direnek azaltzen digutena: enpresak pertsonak dira, pertsonak talentua dira eta talentua erakutsi egin behar da, bistaratu”, adierazi dute elkarteko iturriek.

 

Jarduteko eremua

  • Txorierri eskualdean bizi direnak eta aktiboki enplegu bila dabiltzanak, hala lanik gabe daudenak nola lana hobetu nahi dutenak.
  • Eraginpeko eremuan kokatutako edozein enpresa fisiko edo juridiko, bereziki Txorierri eskualdean daudenak.

Helburuak

  • Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea.
  • Enpresen erreferentzia izatea lan-bitartekotzan.

Estrategia/ekintzak

  1. Eskualdeko enplegu-eskaintza kudeatzea. Bezeroen zerrenda handitzea.
    • Enpresa-azterketa (etengabeko harremana eskualdeko enpresen sarearekin).
    • Enpresak babestea enpresa arloko beste gai batzuetan (nazioartekotzea, berrikuntza eta enpresa-sinergiak sustatzea).
    • Estrategia-aliantzak (eskualdeko elkarteekin/klusterrekin hitzarmena sinatzea Giza Baliabideetako hautaketa-prozesuen kudeaketa egiteko eta hezkuntza-zentroekin akordioak lortzea, pertsonentzako irteera profesionalak bilatzeko).
  2. Kategoria profesional handiagoa eta iraupen handiagoa duten kontratuak areagotzea.
  3. Pertsonei erraztasunak ematea enplegua lortzeko
    • 24x 365 plataforma/extranet bat garatzea. Curriculum-datuak sartzea. CV sortzea, baita pdf-n ere, norberaren erabilerarako. Eskaintzetan izena ematea. Jardueraren arabera bereizitako informazioa edo informazio orokorra.
    • “Know-how” Txorierri proiektua. Eskualdeko enpresetan lan egiten duten pertsonek zein modu altruistan bere talentua partekatu nahi duen edozein pertsonak ezagupenak partekatzeko sarea. Honako gai hauen inguruko ezagupenak izan daitezke, besteak beste: hizkuntzak, informatika, kontabilitatea, kalitatea, motibazio pertsonala, etab.
  4. Lan-aukerak zabaltzea: ekintzaile espiritua.
    • Banakako eta taldeko autoenpleguaren orientazioa. (enpresa-egitasmo berriak heltzeko programa, 1.500 euroko hobaria egitasmo bakoitzeko, negozio-plana sortzeko aholkularitza, laguntzak izapidetzea, finantzaketa-bilaketa, etab.)
    • Ekintzailetzaren inguruko prestakuntza-ikastaroak eta mintegi espezifikoak.
    • Enpresa-haztegietarako sarbiderako aholkularitza, jarduera kokatzeko (% 50 arteko hobariak Azpiegitura eta Zamudioko haztegietan).
  5. Erraztea gazteak lan-munduan sartzea.
    • Global Training
    • Nazioartekotzeko diru-laguntzak.
    • Ezagutu aukeratzeko/Conocer para elegir
  6. Zailtasun gehien duten kolektiboak lan-munduan sartzea erraztea.
    • Tokiko kontratazio-plana (EEP, Eskualdeko Enplegu Plana).

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');