Egaz Txorierriren aholkularitzarekin sortutako enpresen % 97k martxan jarraitzen dute

Egaz Txorierriren aholkularitzarekin sortutako enpresen % 97k martxan jarraitzen dute

“Negozio-ideia ona izatea ez da nahikoa arrakasta ziurtatzeko; lantzea bai, ordea”. Horiek dira Iñigo Mazok, Egaz Txorierriko sustapen ekonomikoko teknikariak, esandako hitzak. “Zenbat eta gutxiago inprobisatu, orduan eta gaitasun handiagoa izango dugu enpresaren egunerokotasunerako”, dio.

“Nahiz eta krisi ekonomikoaren ondorioz ekintzailearen profila aldatu den (langabezian dauden pertsonak gehienbat, prestazio ekonomikorik dagoeneko ez dutenak eta besteren kontura merkatuan lekurik aurkitzen ez dutenak), ekintzailetzaren datuak positiboak dira”, dio Iñigok. Urtea ixteko hilabete falta da, eta Txorierrin eratutako enpresetan % 12ko gorakada izan dugu; Espainiako estatuko batezbestekoa baino nabarmen gorago gaude (estatuko batez bestekoa % 1,8 eta % 5,5 bitartean dago, ekintzailetza korporatiboan eta indibidualean). Baita Euskadiko batezbestekoa baino gorago ere (bertan, % 2,1 eta % 5,8 bitartean dago). Gainera, Egaz Txorierriren aholkularitzarekin sortutako enpresen % 97k martxan jarraitzen dute 3 urte geroago. Horrek gainditu egiten du enpresa berriaren batez besteko bizitza-zikloa, 2 urtekoa baita.

 

Cursos emprendizajeDatu horien arrakasta ideia sakon lantzean datza. Ideia aztertzea, hura abian jartzeko kostuak eta denbora baloratzea, merkatua aztertzea, eta baita ahultasunak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak ere. Hori guztia egin behar da zehazteko proiektua bideragarria den, bai teknikoki bai ekonomikoki, eta abian jarritako enpresen segimendu-lana egiteko.

 

Ekintzailetzako ikastaroek lanbide-proiektuen lehen urratsak errazten dituzte

Egin ohi ditugun ekintzailetzako ikastaroen helburua da proiektuaren bideragarritasuna aztertzea, negozio-plana egitea aurrez aurreko tutoretzen bidez eta, gero, marketinaren, teknologiaren, administrazioaren, kontabilitatearen eta berrikuntzaren arloetan kudeatzeko beharrezko prestakuntza jasotzea.

Ikastaro honen edizio berrian 17 pertsonak parte hartu dute; azaroaren 21etik 28ra egin da. Enpresari eta horren kudeaketari buruzko ezagutzak jaso dituzte, 30 orduko taldeko saioen bidez. “Beste enpresa-errealitate batzuk ezagutzeak ahalbidetzen du ezagutza berriak eskuratzea eta proiektuari aplikatzeko ikuspegi desberdinak izatea; era berean, networkinga oso baliagarria da hutsetik abiatzeko”, dio Iñigok.

Aholkularitza-lan globala egin behar da, zehazki: ideiaren azterketa; ekintzailetzako gaitasun eta trebetasunen inguruko prestakuntza; forma juridikoa aukeratzeko eta enpresa eratu eta abian jartzeko izapideetarako zuzendaritza; lehentasunezko finantzaketarako sarbidea finantza-erakundeekin eginiko akordioen bidez; dauden laguntza eta diru-laguntzen gaineko informazioa eta aholkularitza; enpresa-mintegi publikoetara jotzeko laguntza; eta geroko laguntza, enpresa finkatzeko eta hazteko.

Proiektuak bideragarria izan behar du berez, nahiz eta laguntza ekonomikoak edo diru‑laguntzak izan, baina negozio-plan ona eta etorkizuneko kudeaketarako beharrezko tresnak izateak nabarmen areagotzen ditu arrakasta izateko portzentajeak.

 
 
 
 

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');