Izen-ematea zabalik! EGAZ Txorierrik merkataritzako jarduera osagarrietako prestakuntza emango die desgaitasuna duten edo DSBE jasotzen duten hamar laguni

Izen-ematea zabalik! EGAZ Txorierrik merkataritzako jarduera osagarrietako prestakuntza emango die desgaitasuna duten edo DSBE jasotzen duten hamar laguni

EGAZ Txorierri Txorierriko Mankomunitatearen Sustapen Ekonomiko eta Enplegu Zerbitzuak merkataritza eta marketin esparruko gaitasunen inguruko prestakuntza emango die hamar laguni, zehazki, merkataritzako jarduera osagarriei buruz, irailaren 9tik aurrera. Izen-ematea zabalik dago eta EGAZ Txorierrin egin daiteke.

Ikastaroa % 100ean lagunduko du diruz Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sailak eta desgaitasuna dutenei eta/edo DSBE jasotzen dutenei zuzentzen zaie, baita beste kolektibo behartsu batzuei ere. Parte-hartzaileek langabeak izan behar dute, Lanbiden izena emanda egon eta Bizkaiko udalerriren batean erroldatuta egon. Gainera, prestakuntzak enpresetako praktikak barne hartzen ditu, laneratzeko aukera handiekin.

Ikastaroa irailaren 9tik azaroaren 12ra bitartean egingo da, 09:00etatik 14:00etara. Izena emateko epea irekita dago jada, eta 944 53 63 70 telefono zenbakira deituta, empleo@txorierri.eu helbide elektronikora idatzita edo EGAZ Txorierriren egoitzan bertan (Txorierri Etorbidea 46, Pab. 13, Sondika) egin daiteke.

IZEN_EMATEA_TV

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>