EGAZ Txorierrik Garapenekin batera sustatuko du inguruko ETEak merkatu berrietara sartzea, ‘Elkarrekin Mundura’ proiektuaren bitartez

EGAZ Txorierrik Garapenekin batera sustatuko du inguruko ETEak merkatu berrietara sartzea, ‘Elkarrekin Mundura’ proiektuaren bitartez

EGAZ Txorierrik inguruko ETEak Ameriketako eta Europako merkatu berrietan sartzea sustatuko du ‘Elkarrekin Mundura’ proiektuaren bitartez, Bizkaiko lau garapen-agentziarekin eta Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin (Garapen) lankidetzan. Programa horren hirugarren edizioa datorren urtarrilaren 30ean aurkeztuko da, Inguralderen INNOBAK enpresa-zentroan (Ugartebeitia kalea 7, Barakaldo) egingo den informazio-saioan.

80 enpresa baino gehiago izan dira dagoeneko programa horren onuradun, eta aurten Bizkaiko hogei bat enpresak parte hartzea aurreikusten da. Jardunaldi horretan parte hartu nahi duten Txorierriko enpresek EGAZ Txorierriren bitartez eman beharko dute izena, hark kudeatuko baitu eskualdeko enpresen parte-hartzea.

Jardunaldian emango da proiektuak aurreikusten dituen merkataritza-misioei buruzko informazio guztia, eta, zehazki, misio horiek Kolonbian, Txilen eta Frantzian egingo dira. Gauzak horrela, interesa duten Bizkaiko enpresa guztientzako da proiektua, beren jarduera-sektorea edozein dela ere. Bizkaiko 5 eskualdetan egingo da (Meatzaldea, Txorierri, Mugialdea, Enkarterri eta Ezkerraldean) Meatzaldeko Behargintza, EGAZ Txorierri, Mungialdeko Behargintza, Enkartur eta Inguralde garapen-agentzien laguntzarekin.

‘Elkarrekin Mundura’ proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren Nazioarteko partzuergoak sustatzeko programaren barruan dago, eta Garapenen nazioartekotze-estrategian zentratzen da. 2013an onartu zen estrategia hori, eta lankidetza sustatzea, tokiko garapenaren arloan beste lurralde batzuekin harremanak ezartzea eta enpresen nazioartekotzea sustatzea ditu xede.

Hori eginez, honako hauek lortzea ere bilatzen da: Amerikako kontinenteko nazioarteko merkatuetan sartzea erraztea, nazioartekotze-kostuak murriztea, merkataritza-akordio posibleetan sakontzeko interesa duten enpresak atzerrira ateratzea, negozio-aukera berriak sortuz lehiakortasunaren ikuspuntutik enpresek duten posizioa hobetzea eta hiru herrialdeetako enpresen sinergiak, osagarritasunak eta gaitasunak aprobetxatzea.

EGITARAUA:
09:00 | Izen-emateak
09:10 | Jardunaldiaren aurkezpena.
09:15 | Merkataritza-misioa Txilera. Aukerak eta misioaren inguruko xehetasunak. Eñaut Guereñu, Gertuko SLko aholkularia
09:30 | Merkataritza-misioa Kolonbiara. Aukerak eta misioaren inguruko xehetasunak. Alex Garate, Hamar Top, Trading&Distribution-eko aholkularia
09:45 | Merkataritza-misioa Frantziara. Aukerak eta misioaren inguruko xehetasunak. Helene Hiribarren, Hamar Top, Trading&Distribution-eko aholkularia
10:00 | Galdera-txanda eta zalantzak argitzea
10:15-10:45 | Jardunaldiaren itxiera eta kafe networkinga

Parte hartzeko, izena eman behar da:

IZEN_EMATEA

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>