EGAZ Txorierrik gaitasun pertsonalak eta merkataritzako ingelesa uztartuko ditu erabat diruz lagunduta egongo den eta enpresako praktikak izango dituen 20 eta 30 urte bitarteko langabeentzako ikastaro batean

EGAZ Txorierrik gaitasun pertsonalak eta merkataritzako ingelesa uztartuko ditu erabat diruz lagunduta egongo den eta enpresako praktikak izango dituen 20 eta 30 urte bitarteko langabeentzako ikastaro batean

Lan-eremuan ondo moldatzeko, curriculumean jasotzen diren ezagutzak bezain garrantzitsuak dira gaitasun pertsonalak. Pertsonen arteko komunikazioa, talde-lana, sormena eta halako gaitasunak ezinbestekoak dira lan egiteko eta lana aurkitzeko, baita ingelesa jakitea ere. Hori dela eta, EGAZ Txorierrik ikastaro batean uztartuko du, batetik, gaitasun pertsonalak eta, bestetik, nazioarteko merkataritzarako ingelesa. Ikastaroa diruz lagundutakoa izango da, oso-osorik; 20 eta 30 urteko langabeentzat izango da, eta izena ematen dutenek 3 eta 6 hilabete arteko praktikak egingo dituzte enpresetan.

Prestakuntza EGAZ Txorierrin emango da, otsailaren 15etik martxoaren 15era, 09:00etatik 14:00etara, eta gaitasunen garapenari lotutako 80 ordu eta ingeleseko 45 ordu izango ditu. Parte hartzeko, izena eman behar da.

Ordu horietan, motibazioa eta sormena lantzeko saioak dinamizatuko dira coaching tekniken bitartez. Lego® Serious Play® metodologia erabiliko da, eta parte-hartzaileei beren gaitasunak sustatzen eta praktikan jartzen lagunduko die horrek.

Ingelesa ikasteko prestakuntzan, berriz, ‘Kasuaren metodologia’ erabiliko da, parte-hartze aktiboan, elkarlanean eta benetako egoeretako elkarrizketetan oinarritzen den ikaskuntza mota. Prestakuntza horrekin, pertsonek merkataritzaren arloan igortzen diren ingelesezko zailtasun-maila ertaineko ahozko mezuak ulertzeko ezagutza lortuko dute.

Ikastaro honen %50 Europako Gizarte Funtsak finantzatu du eta beste %50 EGAZ Txorierrik, eta ikastaroa egiteko ezinbestekoa izango da langabezian egotea eta 20 eta 30 urte bitartean, goi-mailako edo unibertsitateko titulazioa eta ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea.

web_cartel_eus

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>