EGAZ Txorierrik eta Txorierri Valleyk doako aholkularitza juridikoa eskaintzen dute, SPRI eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eskualdeko autonomoentzat, mikroenpresentzat eta ekintzaileentzat, “Inplantalariak” programaren bitartez

EGAZ Txorierrik eta Txorierri Valleyk doako aholkularitza juridikoa eskaintzen dute, SPRI eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eskualdeko autonomoentzat, mikroenpresentzat eta ekintzaileentzat, “Inplantalariak” programaren bitartez

Maiatzean eta ekainean EGAZ Txorierrik (Txorierriko sustapen ekonomikoko zerbitzua) eta Txorierri Valley enpresen elkarteak doako aholkularitza teknologikoa eskainiko dute, SPRI eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eskualdeko autonomoentzat, mikroenpresentzat (gehienez ere 10 langile) eta ekintzaileentzat honako alor hauetan: Sustapen Digitala (maiatzak 10), Enpresan gailu mugikorren aukerak baliatzea (maiatzak 24) eta Zibersegurtasuna (ekainak 13).

“Inplantalariak” programaren barruan eskainiko dira aholkularitza-saio horiek. Inplantalariak programa beren egunerokoan teknologiak integratu nahi dituzten edozein enpresa-sektoretako pertsonentzat dago pentsatuta (merkataritza eta ostalaritzakoentzat izan ezik).

Programak doako aholkularitza zerbitzua eskaintzen die horiei guztiei, baita enpresari ondoen egokitzen zaizkion konponbide teknologikoen inplantazio (aholkularitza, hautaketa eta egokitzapena) pertsonalizatua eta praktikoa ere. Zerbitzu horiek diruz lagundutakoak dira erabat, eta ikuspegi berritzaile eta bereziki praktikoa dute.

Aurreko edizioetan parte hartu duten enpresek hobetu egin dute beren maila teknologikoa, eta, horri esker, berehala eta nabarmen hobetu dituzte beren negozio-prozesuak. Gainera, horrek beren enpresaren lehiakortasuna hobetzen lagundu die.

Aurten, programak hiru aholkularitza mota eskainiko ditu, denak EGAZ Txorierriren egoitzan (Txorierri etorbidea 46, Berreteaga poligonoa, 13A pab., Sondika).

  • Maiatzaren 10ean, 10:00etatik 14:00etara, ‘Mikroenpresaren sustapen digitala’ aholkularitza emango da, marketin digitaleko tresnei buruzkoa. Saio horretan, aholkatuko da nola ezagutarazi enpresa Interneten, nola iritsi ahalik eta bezero gehienengana kanal honen bitartez, eta nola fidelizatu bezero horiek sustapen-programa zuzenduen bidez.
  • Maiatzaren 24an, berriz, ‘Gailu mugikorrak’ aholkularitza emango da, 12:00etatik 14:30era. Saio horretan, ikusiko da nola gailu mugikorrek negozioa arindu eta eraginkorrago bihur dezaketen.
  • Azken aholkularitza, ekainaren 13an 10:00etatik 14:00etara egingo dena, ‘Mikroenpresarako zibersegurtasuna’-ri buruzkoa izango da. Saio horretan landuko da nola ezagutu eta nola sartu enpresan baliabide digitalen erabilera seguruago bihurtzen duten praktikak eta tresnak, informazioa segurtasunez partekatzeko eta segurtasunez nabigatzeko.

Informaziogehiago

 

 

Parte hartzeko, aholkularitza bakoitzaren bezperako 13:30ak baino lehen eman behar da izena, webguneko formularioa betez edo 94. 453.63.70 telefono-zenbakira deituz (Iñigo Mazo).

IZEN_EMATEA

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>