EGAZ Txorierrik erabat diruz lagunduta egongo den eta lan-munduan sartzeko aukera handiak ematen dituen ikastaro bat eskainiko du, langabeak gizarte-erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko prestatu daitezen

EGAZ Txorierrik erabat diruz lagunduta egongo den eta lan-munduan sartzeko aukera handiak ematen dituen ikastaro bat eskainiko du, langabeak gizarte-erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko prestatu daitezen

Otsailaren 1etik maiatzaren 21era, EGAZ Txorierrik lan-munduan sartzeko aukera handiak ematen dituen ikastaro bat eskainiko du, enpresako praktikak barne, langabeak gizarte-erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko prestatu daitezen. Ikastaroa Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutakoa izango da oso-osorik, eta amaieran “Profesionaltasun ziurtagiria” emango zaie parte-hartzaileei. Denera, 370 ordu teoriko izango dira, eta 80 ordu praktiko.

Prestakuntza-ikastaroa iraupen luzeko eta/edo 45 urtetik gorako langabeentzat eta DSBE jasotzen dutenentzat edo beste kolektibo kalteberentzat da, eta derrigorrezkoa da Lanbiden izena emanda eta Bizkaian erroldatuta egotea.

Ikastaroa 09:00etatik 14:30era emango da, San José de Calasanz Ikastetxean, Santurtzin.

Lanbideren webgunean eman behar da izena, eta IP17481043 da ikastaroaren kodea.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>