EGAZ Txorierrik erabat diruz lagunduta egongo den eta biltegiko jarduera lagungarrietako profesionaltasun-ziurtagiria izango duen ikastaro bat eskainiko du 30 urtetik beherako langabeentzat

EGAZ Txorierrik erabat diruz lagunduta egongo den eta biltegiko jarduera lagungarrietako profesionaltasun-ziurtagiria izango duen ikastaro bat eskainiko du 30 urtetik beherako langabeentzat

Otsailaren 12tik apirilaren 11ra, EGAZ Txorierrik lan-munduan sartzeko aukera handiak ematen dituen ikastaro bat eskainiko du, enpresako praktikak barne, 30 urtetik beherako langabeak biltegiko jarduera lagungarriak egiteko prestatu daitezen. Ikastaroa Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutakoa izango da oso-osorik, eta amaieran “Profesionaltasun-ziurtagiria” emango zaie parte-hartzaileei. Denera, 240 ordu teoriko izango dira, eta 70 ordu praktiko.

Ikastaroa 08:00etatik 14:00etara emango da, Bilboko Lan Arriskuen Heziketa Praktikoaren Institutuan (IFPRL), Loiun, eta praktikak maiatzean egingo dira Dachser enpresak Derion eta Zornotzan dituen zentroetan.

Izena emateko, adinaren baldintzak betetzeaz gain, derrigorrezkoa da Bizkaian erroldatuta eta Lanbiden izena emanda egotea. www.lanbide.net webgunean eman behar da izena, eta IP18480032 da ikastaroaren kodea.

Presentación de PowerPoint

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>