EGAZ Txorierrik Enplegu eta Gazteria Jardunaldia egingo du ekainaren 12an, ekintzailetza eta prestakuntza protagonista gisa hartuta

EGAZ Txorierrik Enplegu eta Gazteria Jardunaldia egingo du ekainaren 12an, ekintzailetza eta prestakuntza protagonista gisa hartuta

EGAZ Txorierrik, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten udaletako Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak, Enplegu eta Gazteria Jardunaldia egingo du hirugarren aldiz. Datorren asteazkenean izango da, ekainaren 12an, eta enplegagarritasunaren eta gazteriaren arloko zenbait aditu izango dira bertan, protagonista gisa. EGAZen egoitzan izango da (Txorierri etorbidea 46, 13A – Sondika), 10:00etatik 13:30era, eta 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da. Bertan, ekintzaileen esperientziak entzuteko eta bekei edo gazteentzako enpleguari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute.

Jardunaldia goizeko hamarretan hasiko da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Planaren Txorierriko koordinatzaile Isabel Pintorren hitzaldi batekin, zeinak, bertaratuei ongietorria egiteaz gain, zenbait aholku emango baititu “enplegua aurkitzeko eguneratuta egoteari” buruz. Ondoren EGAZeko ekintzailetzako teknikari Iñigo Mazo izango dugu gurekin, eta eskualdean gazteen ekintzailetzarako eskaintzen diren laguntzei buruzko informazioa emango du, baita sustatzaileen ideiak tutorizatzeko eta martxan jartzeko zerbitzuari buruzkoa ere. Hurrengo hitzaldia 11:15ean izango da, eta hor ere Txorierrin enplegua lortzera bideratuta dagoen prestakuntza-eskaintza aztertuko da. Horrez gain, taldeko dinamika bat ere egingo da, enpresek beren lanpostu hutsak betetzeko gehien eskatzen dituzten gaitasunak garatzeko lagungarri izango dena.

Saregileak programako Iñigo Umaranek bekei, enpleguari eta prestakuntza edo enplegua lortzeko ezagutu beharreko beste alderdi batzuei buruzko informazioa emango die gazteei (Saregileak programa ere Foru Aldundiak sustatzen du, eta helburu gisa du gazteen eta erakundeen arteko komunikazioa hobetzea eta espazio komunetan sareak sortzea). Azkenik, 13:00etan, Haize Truebak azalduko digu berak nola heldu zion ekintzailetzari ‘Mujer Inspira’ programaren bidez; izan ere, Haizea Kuvu-ren sortzaileetako bat da (ostatua partekatzeko plataforma bat, gazteak eta beren etxeetan lekua libre duten adinekoak harremanetan jartzen dituena).

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko udalen Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzua da EGAZ Txorierri. Horrenbestez, bere xedea da Txorierriko enpresen lehiakortasuna eta lankidetza sustatzea eta ahalbidetzea. Horretarako, ekoizpenaren berrikuntza eta merkatu berrietarako sarbidea babesten ditu, eta eskualdeko enplegua eta lan-munduratzea sustatzen ditu hainbat ekimenen bidez: eskualdeko enplegu-planak, Hazilan programa (gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzeko) eta Ezagutu Aukeratzeko programa (enpresen errealitatea gazteengana hurbiltzeko eta beren ikasketak aukeratzeko orientazioa emateko), lankidetza Eusko Jaurlaritzaren Global Training beketan edo Txorierriko udal guztietan laneratzea eta enplegagarritasuna sustatzeko gauzatzen diren ekimenak.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>