EGAZ Txorierrik banakako informazioa emango die Global Training Nazioarteko Beketan interesa dutenei, uztailaren 9an, astelehena

EGAZ Txorierrik banakako informazioa emango die Global Training Nazioarteko Beketan interesa dutenei, uztailaren 9an, astelehena

Datorren uztailaren 9an, 10:00etatik 11:00etara bitarteko informazio-saio batean, EGAZ Txorierrik aurtengo eskaintzei eta parte hartzeko eskakizunei buruzko informazioa emango die Global Training Nazioarteko Beken programan parte hartu nahi duten gazteei. Gainera, pertsona bakoitzari aholkuak emango zaizkio bakarka, eta hautagaitza aurkezteko beharrezko izapide guztiekin lagunduko zaio.

Uztailaren 16ra arte egongo da zabalik Global Training Nazioarteko Beken programan izena emateko epea. Eusko Jaurlaritzak sustatzen du programa, eta EGAZ Txorierrik bekak kudeatzen laguntzen du, Garapenen bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi programari esker.

Behin hautaketa-prozesua igaro ondoren, gazteak irailetik abendura bitartean joango dira euren helmugako herrialdera, eta gutxienez 10 hilabete emango dituzte han, hilean 1.400 euroko diru-laguntzarekin.

Programan parte hartzeko, gazteek unibertsitateko titulazioa edo Lanbide Heziketako goi-mailako titulu bat izan behar dute, eta ingelesez ondo jakin (kasu batzuetan, helmuga-herrialdeko hizkuntza ere jakin behar dute). Horrez gain, 30 urte bete gabe izan behar dituzte 2018ko urtarrilaren 1ean, eta Euskal Herrian erroldatuta egon behar dute gutxienez duela urtebetetik, etenik gabe, data horretarako.

Iaz, merkataritzaren, ingeniaritzaren eta arkitekturaren arloarekin lotutako eskualdeko zazpi lagunek parte hartu zuten Global Training Beketan EGAZen bidez, eta praktika profesionalak egin zituzten Kolonbian, Polonian, Txilen, Erresuma Batuan, Indian eta Mexikon.

IZEN_EMATEA

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>