EGAZ Txorierrik 64 laguntza emango dizkie ekintzaileei

EGAZ Txorierrik 64 laguntza emango dizkie ekintzaileei

2014an arrakastaz kudeatu zituen diru-laguntza horiek, enpresa-ideia bat garatzen laguntzeko eta enpresa-jarduera berriak martxan jarri ahal izateko helburuarekin.

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak, EGAZ Txorierriren bitartez eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin, 64 diru-laguntza emango dizkie ekintzaileei, Europako Gizarte Funtsaren kofinantziazioari esker.

Diru-laguntza horiek Euskal Herrian bizi diren eta sen ekintzailea duten pertsonentzat dira. Laguntza eskuratuz gero, hiru hilabetez aholkularitza espezializatua jasoko dute, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko.

EGAZ Txorierrik Lanbiderekin elkarlanean jarduten du, eta deialdi honen bitartez laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatzeaz, laguntzeaz eta tutore-lanak egiteaz arduratuko da, baita diru-laguntza horiek kudeatzeaz eta ordaintzeaz ere. Aurkezten diren eskaeren hautaketa-prozesuan, gutxienez % 40 emakume ekintzaileak izatea sustatuko da. Horrek argi erakusten du lanaren arloan berdintasuna lortzearen alde duen konpromisoa.

Azken 15 urteotan, ekintzailetza EGAZ Txorierriren eguneroko jardunaren ardatz nagusietako bat izan da.Haren helburuetako bat da proiektuak aurrera atera ahal izateko behar dituzten tresnak era pertsonalizatuan ematea pertsona edo talde ekintzaile guztiei. Konpromiso sendo horri esker, 2014tik hona 75 enpresa berri sortu dira, eta, hala, 97 lanpostu. Enpresa eta lanpostu horiek eskualdeko enpresa-sarea aberasten dute, eta lan-mundua dinamizatu dute, eskualdeak behar dituen lanpostuak sor daitezen.

EGAZ Txorierri elkarlanean ari da beste eragile batzuekin (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Bizkaiko Foru Aldundia, finantza-erakundeak, prestakuntza-zentroak, berrikuntza-zentroak…), zuri behar duzun laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaini ahal izateko, zure ideia biribildu, bideragarritasuna aztertu eta errealitate bilaka dezazun. Horretarako, zerbitzu pertsonalizatua eta zure beharretara egokitua eskainiko dizu (aholkularitza, prestakuntza, laguntzen kudeaketa, finantzazioa lortzea, moduluak eskuratzea enpresa-haztegietan…).

Negozio-ideia bat duzu edo enpresa-jarduera bat martxan jarri nahi duzu?Aurkeztu zure eskaera.

Deialdia 2015eko azaroaren 6an amaituko da, eta azaroaren 9an hasiko da laguntzak jasoko dituzten ekintzaileen hautaketa-prozesua. Aukeratutako pertsonek hil horretako 12an hasiko dute aholkularitza-prozesua. Eskaerak EGAZ Txorierriko bulegoetan aurkeztu behar dira: Txorierri etorbidea, 46. 48150 Sondika (Bizkaia). 

Enpresa-ideia bata garatzeko 40 laguntzak

  • 3 hileko aholkularitza.
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa: 1.000 € pertsona bakoitzeko.

Enpresa-jarduera berriak abiarazteko 24 laguntzak

  • 3 hileko aholkularitza.
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa: 1.500 € pertsona bakoitzeko.

Zenbateko hauek hurrengo kasu hauetan handitu egingo gara:

% 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 25 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira.

 

 

 

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');