Txorierri eskualdeko enplegu-zerbitzuak, EGAZ Txorierrik, 16 urte baino gehiago daramatza bitartekaritza-prozesuak eta pertsonak hautatzeko prozesuak kudeatzen, enpresak eta euren beharretara hobekien egokitzen diren pertsona-profilak harremanetan jartzen eta pertsonei aholkularitza ematen beren gaitasunak identifikatzen eta sendotzen eta enpresei horien berri ematen.
Ikuspegi horri jarraikiz, EGAZ Txorierrik 420 enplegu-eskaera baino gehiago kudeatu ditu urtearen lehenengo sei hilabeteetan eta 170 pertsona laneratu ditu bitartekaritza-zerbitzuen bidez.
Horretarako, hainbat tresna ditu, besteak beste: prestakuntza-jarduerak, gaitasunen araberako curriculumak eta bideocurriculuma.
Horiekin, 2017an EGAZ Txorierrik enplegurako sarbidea ahalbidetu zien 554 pertsonari eta bitartekari-lanetan aritu zen 370 enpresetako 1360 lanpostu betetzeko hautaketa prozesuetan.
Iruzkin berriak