Egaz Txorierrik 2019ko Lehen Aukera laguntzak izapidetzen eta kudeatzen lagunduko die enpresei

Egaz Txorierrik 2019ko Lehen Aukera laguntzak izapidetzen eta kudeatzen lagunduko die enpresei

Datorren urriaren 31ra arte irekita dago euskal enpresentzat EAEn erroldatutako gazte langabeak (30 urtetik beherakoak) kontratatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea, 2019ko Lehen Aukera programaren barruan. Ekimen horren helburua da kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzea, esperientzia profesionala eskuratzearen bidez, baita haiek laneratzea finkatzea ere.

Sinatutako kontratu-motaren arabera (mugagabea edo praktiketakoa), diru-laguntzak 9.000 euro artekoak izango dira kontratu mugagabeetan, 4.500 euro artekoak urtebete baino gutxiagoko kontratazioetan eta 7.200 euro artekoak 12 hilabeteko kontratazioetan. Kopuruak % 10 handituko dira emakumeekin egindako kontratuetan, azpi-ordezkatuak dauden lanbideetan; horiek Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuko den taula batean jasoko dira.

Egaz Txorierrik laguntza horiek izapidetzen eta kudeatzen lagunduko die enpresei. Hala nahi duten enpresek EGAZen bidez aurkeztu ahal izango dute eskaintza, eta kontratua egindakoan, laguntza-eskaeraren eranskina aurkeztu ahal izango dute EGAZen edo Lanbiden. Kontratuak 2019ko urriaren 31ra arte hasi ahal izango dira, lanaldi osokoak edo murriztukoak izan beharko dute (inoiz ez ezarritako lanaldiaren % 70 baino gutxiagokoak), eta kontratatutako pertsonaren ikasketa mailari edo prestakuntzari egokituta egon beharko dute. Praktiketako kontratuek 6 hilabete iraun beharko dute gutxienez.

Informazio gehiago

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>