EGAZ Txorierrik gerora lanean hasteko aukera handia ematen duten doako sei prestakuntza-ikastaro eskainiko ditu Bizkaiko langabetuentzat

EGAZ Txorierrik gerora lanean hasteko aukera handia ematen duten doako sei prestakuntza-ikastaro eskainiko ditu Bizkaiko langabetuentzat

Hainbat pertsonak, 110 baino gehiagok, aukera izango dute doan parte hartzeko langabetuei zuzenduko zaizkien sei prestakuntza-ikastarotan. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak, EGAZ Txorierrik, urtarrilaren 30etik aurrera emango ditu ikastaro horiek. “Merkataritza-gaitasunak”, “Marketin digitaleko baliabideak”, “Biltegi‑laguntzailea”, “Ur-sorospena”, “Saltoki-laguntzailea” eta “Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta soziosanitarioa” dira ikastaroak, eta % 100ean diruz laguntzen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Ikastaroek gerora lanean hasteko aukera handia ematen dute.

Horietako hiru (“Ur-sorospena”, “Saltoki-laguntzailea” eta “Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta soziosanitarioa”) 200 prestakuntza-ordutik gorakoak dira eta amaitzean profesionaltasun‑agiri bat ematen da. Gainera, prestakuntza praktika-orduekin osatzen da. Ikastaroak, gaiaren arabera, Bizkaiko prestakuntza-zentro ezberdinetan eskainiko dira.

Prestakuntzaren arabera, ikastaroak hiru talderi zuzenduta daude, denak Lanbiden inskribatutako langabeak eta Bizkaian erroldatuak. Hala, prestakuntza eskainiko zaie merkataritza-gaitasunetan (65 orduko bi deialdi, urtarrilaren 30etik otsailaren 15era eta maiatzaren 31tik ekainaren 16ra) eta mendekotasuna duten pertsonentzako arreta soziosanitarioan (370 ordu, otsailaren 17tik maiatzaren 31ra eta profesionaltasun-agiria) luzaroko langabeei eta/edo 45 urtetik gorakoei, eta/edo DSBE laguntza jasotzen dutenei edo beharra duten beste kolektibo batzuei.

Erdi- edo goi-mailako lanbide-heziketako titulua daukaten 30 urtera arteko pertsona kualifikatuentzako, edo graduko ikasketa amaituak dituztenen unibertsitate-ikasle ohientzako, marketin digitaleko baliabideei buruzko 65 orduko ikastaroa eskainiko da. Hiru deialdi egongo dira (otsailaren 6tik 22ra, martxoaren 20tik apirilaren 5era eta maiatzaren 8tik 24ra). Bestalde, lehen mailako ikasketak amaitu ez dituzten edo DBH, Batxilergoa eta/edo oinarrizko profesionaltasun‑agiria duten 30 urtera arteko pertsonek “Biltegi-laguntzailea” (240 ordu otsail-apiril bitartean), “Ur-sorospena” (290 ordu otsail-maiatz bitartean, praktikak eta profesionaltasun-agiria) eta “Saltoki-laguntzailea” (230 ordu, martxoaren 6tik maiatzaren 12ra bitartean, praktikak eta profesionaltasun-agiria) ikastaroetan eman ahalko dute izena.

Izen-ematea EGAZ Txorierriren bulegoetan egingo da eta irekita dago ikastaro guztietarako. Honako hauek aurkeztu behar dira: NANaren fotokopia, Lanbiden izena emanda zaudela justifikatzeko dokumentazioa (DARDE), errolda-ziurtagiria, amaitutako titulazioaren dokumentazioa, lan-bizitza eta, hala badagokio, DBSE laguntzari buruzko, desgaitasuneko gizarte-laguntzei buruzko eta halakoei buruzko ziurtagiriak.

Izan ematea 

Informazioa gehiago: EGAZ TXORIERRI, Txorierri Etorbidea 46, 13 A, SONDIKA. 944536370

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>