Egaz Txorierri Mondragon Unibertsitatearen LANBAI, III. Enplegu Azokan izango da

Egaz Txorierri Mondragon Unibertsitatearen LANBAI, III. Enplegu Azokan izango da

Ekainaren 11n, ostegunean, Egaz Txorierri Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen LANBAI enplegu-foroan izango da. Azokaren hirugarren edizioa da eta, oraingoan, Egaz Txorierrik standa izango du, bai eta elkarrizketetarako eremua ere, eta, bertan, gure eskaintzarik onenak aurkituko dituzue.

Mondragon Unibertsitateak, Arrasateko Udalak, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politikak Sailaren erakunde autonomoak eta Mondragon Korporazioak antolatzen dute enpleguarekin eta prestakuntzarekin zerikusia duen ekitaldi hau.

Ekitaldia arratsaldez izango da, 15:00etatik 19:00etara bitartean, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko 11. eraikinean, Garaia Berrikuntza Gunean.

Azoka enplegu bila ari diren edo goi-mailako prestakuntzari buruzko informazioa jaso nahi duten pertsona guztientzat da. Bisita errazago egiteko eta eraginkorragoa izateko, eremua lau gunetan banatuko da: prestakuntza-gunea, enpresa-gunea, lan-poltsarako gunea eta elkarrizketen gunea.

Azokara joatea doakoa izango da eta bertaratzen denak Egaz Txorierrirekin elkarrizketa izan ahalko du, elkarrizketetarako egokitutako gunean; horretarako, hitzordua eskatu beharko da, www.lanbai2015.mondragon.edu webgunean.

Zain gaituzue!

Tabletaren zozketa, EGAZ Txorierri (2015eko ekaina)

Irabazlea: Iñigo Polanco Alonso

 

ganador_tablet

 

Informazio gehiago     Zozketaren oinarriak

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>