EGAZ Txorierri, Hazinnova agentea Txorierriko ETEen berrikuntza sustatzeko

EGAZ Txorierri, Hazinnova agentea Txorierriko ETEen berrikuntza sustatzeko

Azken zortzi urteetan, Euskadik berrikuntzen errendimendua areagotu du, baina hobekuntza hori ez da nahikoa izan Berrikuntza Handiko Eskualde izaten jarraitzeko. Europako ‘Regional Innovation Scoreboard 2019’ txostenaren datuak dira horiek, eta, berrikuntzan, Europako bataz besteko maila nabarmen areagotu dela dio Euskadikoaren aldean; ahultasun nagusia ETE txikienetan antzeman dute. Datu horiek lehengoratzeko, SPRI Taldeak eta Innobasquek Hazinnova ekimena abiarazi dute.

Hazinnova doako aholkularitza eta laguntza zerbitzua da, lana antolatzeko modu berriak edo zure enpresako produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzen ditu.

Hazinnova 6-99 langile dituzten eta industria eta zerbitzuen sektore hauetan lan egiten duten ETEei zuzendua dago bereziki: manufakturako industria, erauzketako industriak, energia hornikuntza, ur eta hondakinen kudeaketa, IKT jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa, biltegiratzea, finantza jarduerak, aseguruak eta industriarekin lotutako zerbitzuak.

Programak honako hau eskaintzen du: 50 orduko aholkularitza espezializatu eta doakoa; Hazinnova agente bat, prozesu guztian zehar, ETE interesdunak beharrezko berrikuntza soluzioen mikroproiektuak finkatu eta ezartzen laguntzeaz eta programaren izapide administratiboaz arduratuko dena; eta emaitzak hiru hilabetera. EGAZ Txorierri, Txorrieriko ETEen Hazinnova Agentea da.

Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten miroproiektuak dituzten Txorierriko enpresak Hazinnovan parte hartzeko aukera izango dute EGAZ Txorierriren bidez.

Hazinnovak hobekuntzarako tresna, teknika eta ekintzak ezartzeko bidea zabaltzen dizu kudeaketa ekonomiko-finantzarioan, produkzio prozesuetan, logistikan, barne prozesuetan eta pertsonen kudeaketan; bezeroen kudeaketa hobetzeko, merkatu berrietara heltzeko eta inbertsioak errentagarri egiteko marka eta diseinuak erregistratuz.

Orokorrean, programa honen xedea da enpresak lehen esperientzia baliogarri eta praktikoa izatea berrikuntzarekin, eta, ondorioz, Euskadin enpresa berritzaileen zenbatekoa areagotzea. Berrikuntza txikien eraginez gure produkzio-prozesuak hazten dira, gehiago saltzen dugu, edo azkarrago.

Jarri harremanetan zure Hazinnova agentearekin Txorierrin (Egaz Txorierri), kontatu zure proiektua eta elkarrekin aztertu eta abiaraziko dugu, edo eman izena HAZINNOVAn.

Ekin orain eta hazi!

Informazio gehiagorako, ez izan zalantzarik eta kontaktatu Ana Sonia Elorriagarekin ( aselorriaga@txorierri.eu , 944536370).

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>