EGAZ Txorierri, enpresen beharren eta enplegu bila dabiltzanen arteko zubia

EGAZ Txorierri, enpresen beharren eta enplegu bila dabiltzanen arteko zubia

Enpresek merkatuko erronkei aurre egiteko eta hazteko duten gaitasuna oso lotua dago talentua eurenganatzeko, sustatzeko eta pertsonen trebetasunak hoberen garatu ditzaketen lanpostuetan aprobetxatzeko duten gaitasunarekin. Horregatik, pertsonak hautatzeko prozesuak ez dira garrantzitsuak hautagaitzak aurkezten dituztenentzat bakarrik, ebaluatzen dituztenentzat ere bai.

Txorierriko eskualdeko enplegu-zerbitzuak, EGAZ Txorierrik, 17 urte baino gehiago darama lan hori errazten, bitartekaritza- eta pertsonen hautatze-prozesuak kudeatzearen bidez. Horiekin, harremanetan jartzen dituzte enpresak eta euren beharretara hoberen egokitzen diren profilak, eta pertsonak orientatzen dituzte, euren gaitasunak identifikatu eta indartzeko eta enpresei nola transmititu ikasteko.

Posible egiteko, EGAZ Txorierrik hainbat tresna ditu: formakuntza-jarduerak, nork bere gaitasunak identifikatzeko eta indartzeko tailerrak, trebetasunen araberako curriculum bat egiteko laguntza, eta bideo-curriculuma tresna berritzailea; bertan, pertsonak labur eta zehatz bere gaitasunak azaltzen ditu, akademikoez harago.

Hala, 2017an, EGAZ Txorierrik 554 pertsonari erraztu zien laneratzea, eta agente bitartekari moduan jardun zuen hautatze-prozesuetan, 370 enpresatako 1.360 lanpostu betetzeko.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>